Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

778 ikasle batu ziren astelehenean, maiatzak 27, Arriaga Antzokian “Mundu bat bertso” umeentzako bertsolaritza programaren azken topaketan

2019-05-30

“Mundu bat bertso” Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat da. Bertsolaritza-programa honetan 30 ikastetxe daude. Urte birik behin, ikastetxeek aukera izaten dute ikasturte amaierako topaketa honetan parte hartzeko. Ikasturte bakoitzean 16 ikastetxe izaten dira.

Programa honen xedea da bertsolaritza indartzea, eta ikasleek beste ikuspuntu batetik ikus dezatela ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa. Orain arte ikasitakoa erakutsi zuten astelehenean jai-giroan, bertsoekin ondo pasatuz.

Arriaga Antzokian, astelehenean, maiatzak 27, "Mundu bat bertso" programaren ikasturte amaierako festa egin zuten; bertsotan aritzeko topaketa bat izan zen, Bilboko ikastetxeetan ikasturte osoan zehar bertsolaritza lantzen ibili diren ikasleen artekoa.

Bilboko Udalak antolatzen du bertsolaritza-programa hau, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera, eta bi urtetik hona garatu da Bilboko ikastetxeetan, ikasleei bertsoaren mundua erakutsiz ikasturtean zehar, urrian hasi eta maiatzera arte.

Hori dela eta, Arriaga Antzokian, astelehenean, maiatzak 27, bertso-topaketa bat izan zen, ikasturte amaierako festa moduko bat, ikasturtean zehar ikasi dutena erakusteko. Aurten, 778 umek parte hartu dute, Bilboko 30 ikastetxetan. Astelehenean, beraz, bertsolaritzaren gainean ikasitakoa elkarri erakusteko topaketa bat izan zen, esperientzia gozatzeko.

Programaren xedea, beraz, bertsolaritza indartzea da, ikasleek beste ikuspuntu batetik ikus dezaten ikasturtean zehar ikastetxean ikasitakoa, ikasitakoa erakusteko jai-giroan, eta festa bat eginez "bertsoez" gozatzeko. Urtean zehar, alegia, ikasturtean, eskola-umeek euskal kultura eta euskaren ezagutza sakonago aztertzeko aukera izaten dute eta, bide batez, euskararen erabilera sustatzen da.

Bilboko Udala orain dela 30 urte hasi zen programa hau garatzen Bilboko ikastetxeetan. Guztira 30 dira parte hartzen ari diren ikastetxeak. Bi urterik behin, ikastetxe guztietako ikasleek aukera dute ikasturte amaierako topaketan parte hartzeko; urte batean ikastetxeen erdiak eta hurrengoan beste erdiak parte hartzen du, guztiek izatearren Arriaga Antzokira etortzeko aukera.

Ikasturtean zehar, astean ordubete eman dute ikasleek abestiak, erritmoak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasten, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Elkarteak, izan ere, badu horretarako material egokia. Gainera, Bizkaia Irratian astean saio bat egoten da azarotik maiatzera.

Aurten, ikasturte amaierako jaian, ikastetxe hauetako ikasleek parte hartuko dute: Deustu ikastetxea, Gallego Gorria HLHI, La Salle ikastetxea, Begoñazpi ikastola, Karmelo ikastola, Mujika eskola, Gabriel Aresti HLHI, Deustuko ikastola, Deustu HLHI, San Inazio HLHI, Indautxuko eskola, Zurbaran HLHI, Basurtu HLHI, Fray Juan Zorrotza HLHI, Luis Briñas HLHI, Sánchez Marcos HLHI.

Jai-egunean, bertsolaritzaren munduak beste bertsolari hauen parte hartzea ere izan zuen: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Txaber Altube, eta horiez gain, "Herribitxi" ume-antzerkia.

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, euskal kulturaren ondare immaterialaren zati handi baten etorkizuna eta transmisioa bermatzeko, hau da, bertsolaritzarena.

Elkartean, 2.400 dira bertsolariak eta bertsozaleak. Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultura-arloko elkarte bat da, bertsolaritza sustatzea xede duena.

Bertsolaritzaren zenbati alderdi lantzen eta garatzen ditu, eta profesionalen eta boluntarioen lana uztartzen ditu, biak baitira nahitaezkoak. Horixe da elkartearen filosofia, urteko proiektuetan eta helburuetan islatzen dena.

 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Berbalaguna

Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da, eta bide batez Bilboko euskaldunak harremanetan jartzeko helburuarekin martxan jarritakoa.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao