Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Begiratu zer egin dezakezun hilabete honetan Darabilbon!

2018-04-09

Bilboko Udaleko Euskara Zuzendariordetza eta Bilboko Euskaltegi Sarearen elkarlanari esker, “Darabilbo. Erabili euskara Bilbon” egitasmoa martxan dago uriko barrutietan euskaldunei euskara praktikatzeko aukera gehiago emateko.

Talde jarduerak, euskaltegiko ikasleei, ikasle-ohiei, berbalagunei, mintzakideei eta oro har, euskaldun osoei bideratuta daude eta Udala eta euskaltegiez gain, euskalgintzan dabiltzan zein bestelako elkarteek ere parte hartu eta laguntzen dute egitasmoan, hala nola Bilboko Euskara elkarteak edo Athletic Fundazioa, konpartsak, Azkuna Zentroa, Arte Ederren museoa edo Guggenheim museoa.

“Darabilbok” 12 bat pertsonez osatutako taldeak proposatzen ditu, elkarlanean eta doan zenbait auzotan errepikatu daitezkeen edo eta behin baino gertatuko ez diren hainbat tailer eta ekitalditan parte har dezaten.

Ekitalditik ekitaldira ekintzak aldatzen doaz.

Begiratu hilabete honetarako zer dagoen!

Apirila

Informazio gehiago

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Ba al zenekien?

Berbalaguna

Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da, eta bide batez Bilboko euskaldunak harremanetan jartzeko helburuarekin martxan jarritakoa.

atzera Iraila 2018 aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Bilbao