Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Berbagunea VII. edizioa euskaraldiaren barruan

2018-11-22

Azaroaren 27an Azkuna Zentroan egingo da Berbagunearen VII. edizioa. Aurten, Euskaraldia ekimenaren barruan egingo da.

Zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur Azkuna Zentroko atarian Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak eta Aitziber Olabarrieta Berbaguneko koordinatzaileak.

Berbagunearen leloa “Euskara euskaraz partekatzea” da. Topaketa honetan parte hartzeko eskatzen den gauza bakarra euskaraz egitea da.

Euskaldunen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topaketa da, giro atseginean berba egiteko.

Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean jarriko dira. Txandak ordu eta erdikoak izango dira.

Lau txanda egongo dira: 09:30etik 11:00etara, 11:00etatik 12:30era, 12:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Lehenengo txanda bietan batxilergoko eta DBHko laugarren mailako ikasleak arituko dira, Bilboko euskaltegietan euskara ikasten dabiltzanak ere egongo dira. Txanda bakoitzean hainbat talde antolatuko dira. Talde bakoitzean sei pertsona egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira, beste gai bati buruz hitz egiteko. Txanda bakoitzean birritan aldatuko dira mahai batetik beste batera parte-hartzaileak.

Euskaraz dakiten edo ikasten ari direnek parte har dezakete. Ekitaldia doakoa da. Eskatzen den baldintza bakarra euskaraz hitz egitea da.

Berbagunean parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute aurretik, 944162472 telefonoan edota berbagunea@gmail.com helbidean. 12:30-14:00etarako eta 18:00-19:30erako txandak bete behar dira.

Ekitaldia erakargarria izateko kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko eragileek ere parte hartuko dute Berbaguneko partaideekin.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Argitalpenak

Argitalpenen atalean hainbat argitalpen interesgarrien aukeraketa aurki dezake erabiltzaileak.

atzera Martxoa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Bilbao