Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Berbalagun hasiera ekitaldia Zorrotzan

2018-11-15

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Bilboko Berbalagun programa.

Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu du gure herrian ere.

Iaz 59 talde izan genituen eta 368 berbalagun. Aurten, datu horiek guztiak gaindituko ditugu; horretarako, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizuegu #PRAKTIKATUetaBIZI lemapean.

5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu partehartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Berbalagunak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan. Bilboko auzo guztietan, zure etxetik gertu, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera izango duzu (Deustu, Santutxu, Olabeaga, Zorrotza, Indautxu, Castaños, Zazpi Kaleak, Otxarkoaga, Errekalde...). Horrez gain, hainbat ekintza osagarri antolatzen ditugu urtean zehar (txangoak, mintzodronoak, kirol jarduerak...).

Izena ematea doan da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak, deskontuak harpidetzetan (Aizu!, Berria, Argia, Gaztezulo...) eta bestelakoak.

Familientzat, Gurasolagun proiektua dugu. Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea.

Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea.

Horretarako guraso eta umeekin berbataldeak, tailler txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.

Ikastetxeekin zein ikastetxeetako guraso elkarteekin elkarlanean martxan jarriko da Gurasolaguna eta aurrerantzean beste ikastetxeetan abiarazteko asmoa daukagu.

 

Zure ikastetxean Gurasolagunen kartela ikusten baduzu, ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.

Izena eman: berbalaguna.blogspot.com blogean

Informazio gehiago:

  • Whatsappez: 607530132
  • E-mailez: berbalaguna@aek.eus
  • Facebook: Berbalaguna Bilbo

Informazioa: Zorrotzako ekintza

 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

D bitamina-Aberastu bere heziketa!

D bitamina-Aberastu bere heziketa! kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.

atzera Ekaina 2019 aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Bilbao