Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Bilboko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin adierazpen instituzional baten bidez

2018-10-02

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta udaleko talde politikoetako bozeramaileek adierazpen instituzionala sinatu dute Euskaraldiarekin bat egiteko. Adierazpen hori irailaren 27koUdalbatzarrean irakurri da. Euskararen aldeko ekintzaren betiereko lekukotza utzi nahi izan dute argazki batekin. Hain zuzen ere, Alkateak, bozeramaileek eta Euskararen Aholku Batzordeko kideek EUSKARALDIA berbaren letrak eraman dituzte.

Horrela, bada, Bilbok Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo diren zenbait ekintzetan hartuko du parte, euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko.

Euskaraldia ez da kanpaina bat, ezta euskararen aldeko jai bat ere. Euskaraldia ariketa sozial bat da. Helburua da herritar euskaltzaleak aktibatzearen bidez euskararen erabilpena sustatzea. Eta horren harira, euskararen inguruan lanean ari diren zenbait sustatzailek Euskaraldia sortu dute. Euskal hiztunen hizkuntza-harremanetan eragitea eta beren harreman-sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den "11 egun euskaraz" ekimenaren helburua. Euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da. Horrez gain, mota guztietako erakundeek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango du xede Euskaraldiak.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtzea da helburua. Ahobizi dira euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo dieten lagunak (baita ezezagunei ere, gutxienez lehen hitza, euskaraz egingo dietenak ere). Belarriprest, berriz, euskara ulertzen duten pertsonak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko dietenak. Ekimena Euskal Herri osoan egingo den arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, eta tokiko ingurura zein errealitate soziolinguistikora moldatzeko modukoak izango dira.

Hori guztia dela eta, Bilboko Udalak honako adierazpen instituzional hau adostu du:

  • Bilboko Udalak berea egiten du Euskaraldiaren helburua, hau da, euskarazko hizkuntza-praktika eta -harremanak bultzatzea.
  • Bilboko Udalak bat egiten du Euskaraldiarekin, bat egite hori adierazpen instituzional honen bitartez gauzatuz.
  • Bilboko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu, euren euskara-gaitasunen arabera, Euskaraldian parte hartzera, ahalduntze-tresna bat eskuratuz, euskarazko harremanetarako espazioak sortuz eta harreman horiek praktikatzea bultzatuz.
  •  

    Adierazpena

 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskara lanean

Euskara lan munduan ere erabili ahal izateko Bilboko Udalak hemen hainbat tresna jarri ditu guztien eskura.

atzera Otsaila 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
Bilbao