Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2011-05-12

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Azkue fundazioko presidentea den Miren Josune Ariztondok eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotziak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute fundazioak 2011 urtean egingo dituen jarduerak zati batean finantzatzeko.

Hitzarmen horren bidez, Bilboko erakundeak, Euskara Sailaren bitartez, 64.000 euro jarriko ditu fundazioaren Patronatuak datozen hiletan egingo dituen proiektu batzuk gauzatzeko. Azkue Fundazioaren helburu nagusia Interneten eta teknologia berrien bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako, produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu.

Sustatuko diren egitasmo interesgarrienen artean, honakoak nabarmen daitezke:

Multimedia gunea: Argazkiak, irudiak, bideoak, soinuak eta animazioak sartzeko aukera egongo da. Multimedia gunearen helburua guztiz didaktikoa denez, irakasleak eta ikasleak izango dira gehienbat atal hau elikatuko dutenek.

Azokak (Durangoko Liburu eta Disko Azoka)

Euskararen Interpretazio Zentroaren kudeaketa: Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen lehenengo gune honetan euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Gune honetan Euskara Ezagutuz! urteroko jarduera jorratzen da. Jarduera honen bitartez, euskararen berri emateaz gain, bizipen entretenigarria eskaintzen zaio bisitariari, teknologia berriak erabiliz. Turismoa ere kontuan hartu da eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

XX. Mendeko hizkuntzalaritza

Mendebalde Kultura Alkateak, Bilboko Udaleko Euskara Saialren laguntzarekin, irakurle guztien esku jarriko du Zamarriparen Manual del vascófilo (1913). Mikel Zarate abade eta irakaslearen Influencias del vascuence en la lengua castellana a través de un estudio del elemento vasco en el habla coloquial del Chorierri-Gran Bilbao (1976) lana ere argitaratuko da berriro.

atzera Otsaila 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
Bilbao