Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Durangoko Azoka denontzat irisgarria izango da

2017-12-05

Durangoko Azokak eta BBK-k Kultura denon eskura izeneko egitasmoa aurkeztu dute, datozen egunotan izango den 52. Durangoko Azoka bisitari denentzat eskuragarriagoa izan dadin. Ekimenak aurten lehenengo urratsak emango dituen arren, helburua hurrengo edizioetan irisgarritasuna erabatekoa izatea da.

Honen baitan gaur egun irisgarritasunaren arloan lanean dabiltzan hainbat esperientzia kultural ezagutzeko aukera izango da (abenduak 7) ostegunean 17:00etatik aurrera Areto Nagusian. Hona hemen ezagutzeko aukera izango diren esperientziak:

  • Manos K Rien kultura talde artistikoa, Donostian zeinu hizkuntzen arte jaialdia antolatzen dute.
  • Kukai Dantza Taldea: Bizikidantza izeneko dantza tailerrak eskaintzen ditu integrazioa lantzeko.
  • FormArte: sormen artistikorako formakuntza zentroa.
  • Irakurketa Erraza proiektua

Horrez gain, bihar asteazkena (abenduak 6) Ezberdintasunean hezi filma emango da Irudienean eta larunbatean (abenduak 9) Telmo Iruretaren Minus ukittua mikroantzerkia ikusi ahal izango da.

Bestalde, BBK-k Landakon jarriko duen erakusmahaian azokan eskuragarri dauden liburuen berri braillez emango da eta irakurketa errazeko argitalpenak ere eskuragarri egongo dira.

Argazkia: Durangoko Azoka

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Bilbao