Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

“Errukiaren saria” eta “Otto Pette” obrak izango dira Bilbo Zaharra Forumen protagonistak

2018-11-05

Hauexek dira Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen ekitaldiak:

  • Azaroaren 7an: Errukiaren saria Hitzaldi hau Iñaki Irazu eta Patricia Allerek eskainiko dute. Iñaki Irazu Bilbao lerrorik lerro antologiak (Bilboko Udala, 2001) idazle honen poema batzuk erakutsi zituen, orain arte libururik argitaratzea nahi izan ez zuena. Berriki argitaratu du lehenengo poema liburua: Errukiaren saria. Iñaki Irazuren poemetan, “sentiberatasunezko uneak harrapatzeko asmoa” nabarmentzen da. Irazuk, idazteaz gain, gogoko dituen poetekin jardun dramatizatuak egin izan ditu. Horra, adibidez, Bilbo Zaharra Forum-en egitarauaren barruan, Gandiaga, Lizardi eta Iparragirreri eskaini izan dizkionak. Patricia Aller Saxofoi-jotzaile eta musika irakaslea da. Bi musika talde sortu ditu, alde batetik “Hiruki Trio” bi eskolakideekin, piano bat eta bi saxofoi, Jean Jaques Balet irakaslearen aholkularitzarekin, eta bestalde, “Lauburu” saxofoi laukotea, oraingo honetan Antoine Marguier irakaslearen menpe. Talde biekin hainbat ekitaldietan parte hartu du.
  • Azaroaren 8a: Otto Pette 25. urteurrena Anjel Lertxundi: Produkzio handiko idazlea. Literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Jorge Gimenez: Euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea. Alberdania argitaletxearen sortzaile eta Euskal Editoreen Elakrteko lehendakari ohia. Anjel Lertxundiren lanak ez ezik, beste hainbat idazlearenak itzuli ditu gaztelaniara.

Hiru hitzaldiak Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango dira 19:00etan.

Informazio gehiago

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Herri kirolak euskaraz

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak Bilboko ikastetxeekin elkarlanean Bilbon Herri Kirolak Euskaraz egitasmoa du martxan. DBH 3ko ikasleek hartzen dute parte eta urtean zehar hainbat topaketa egiten dituzte.

atzera Martxoa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Bilbao