Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Eta ahoskera zer?

2019-02-11

Ahozko komunikazioa hizpide Gasteizko biltzarrean, Eta ahoskera zer? lelopean, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira Gasteizen. Hiru hitzaldik osatzen dute jardunaldiaren bizkarrezurra:

  • Ahoskerapp arautu eta i(ra)kas al daiteke?, Miren Lourdes Oñederrak berak eskainiko duena.
  • Irakats al daiteke ahoskera? Eta aldagarritasuna?, Mª Heliodora Cuenca Villarín Sevillako Unibertsitateko irakasleak eskainiko duena.
  • Nola ikasi ahoskerak, Julia Marín antzerki-itzultzaileak eskainiko duena.

Horren ostean, zinema eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egingo dio Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano Errementari filmeko euskara arduradunari.

Lourdes Oñederra, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko buruaren hitzetan: “Jardunaldi honen helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”.

Programa helbide honetan ikus daiteke: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2019/urtarrila/2019-02_Ahoskera_Gasteiz_egitaraua_01-30.pdf

Izen-ematea (dohainik), otsailaren 12ra arte (plaza mugatuak).

info@euskaltzaindia.eus / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71

Jardunaldia zuzenean eskainiko da, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Zer gara gu / Nor gara gu

Zer gara gu / Nor gara gu izeneko jolasa kalean da. Bilboko Udaleko Euskara Sailak lagundu du proiektua da eta sei urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao