Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Euskara Eskura Txartela A1, A2, B1edo B2 gainditu dutenek eskatu ahal izango dute

2017-07-03

ZER DA?

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta, 2015-2016 ikasturteko bigarren deialdian edo 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian, A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.

Euskara-mailak HABEk egiaztatuko ditu, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduan ezarritakoaren arabera, eta ekimenaren oinarriekin bat; oinarriok berariaz onartu behar dira parte hartzeko eskabidea egiten denean.

Programa honetatik kanpo geratuko dira euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten administrazio horietako langileak; orobat geratuko dira programa honetatik kanpo euskara-maila egiaztatzeari buruzko baldintza betetzen ez duten ikasleak (dela beste maila bat lortu eta egiaztatu dutelako, dela maila hori beste deialdi batean lortu dutelako, dela maila hori hizkuntza-eskola ofizialetan lortu dutelako —txanda askean edo ikasle ofizial gisa—, edo dela maila hori HABEren erregistroetan inskribatuta ez dauden zentroetan lortu dutelako).

Ikasleak lortutako ziurtagiria ez bada programa honetan araututako baldintzak eta betebehar guztiak bete ondoren lortu, ikasleak lortutako agiria eta agiria eman duen erakundea zehaztu beharko ditu. Euskara Eskura Txartelak metatu egin daitezke, baldin eta kasuan kasuko mailak horretarako zehaztutako deialdietan gainditu eta egiaztatu badira.

NOIZ ETA NON ESKATU?

2017ko uztailaren 3tik 21era bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.

NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?

Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Egun zehatza irailean bertan zehaztuko da, ekimenaren webean.

TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK

Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2017-2018 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2017ko urriaren 20ra arte (barnetegi iraunkorretako ikastaroen kasuan, eta halakoentzat bakarrik, 2017ko azaroaren 7ra arte erabil daiteke). Euskara Eskura Txartela behin bakarrik erabil daiteke; beraz, ikasleek ziurtatu behar dute azkenean matrikulatzen diren euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan erabiltzen dutela bonua eta ez beste batean.

INFORMAZIOA

www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

OHAR GARRANTZITSUA

Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean, eskaneatu eta eskabideari erantsi behar zaio eta. Bestela, ezingo da eskabidea osatu.

Eskaera egiteko

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Pedro Alberdi: "Aurtengo berrikuntza aipagarriena Saizarbitoria berak zati bat irakurriko duela izango da"

Bilbo Zaharra euskaltegiak IV. etenik gabeko klasikoen irakurketa ozena antolatu du. Ekainaren 16an izango da Arriaga Antzokian eta aurtengoan Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pausu eleberria irakurriko dute. Pedro Alberdi (Eibar, 1957) irakurketaren kudeatzaileak irakurketaren inguruko azalpenak eman ditu.

Bilbao