Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Gazteen Harrapazank programan izena emateko epea zabalik

2018-01-09

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarri du abian.

Euren talentua erakutsi eta sormena landu nahi duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko.

Honela banatzen da Harrapazank programa:

  • DISTIRAZANK 

    Harrapazank Junior: 9 eta 13 urte bitarteko neska mutilentzat.

    Harrapazank Senior: 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

     
  • SORTUZANK

    Hainbat gai lantzeko tailerrak: graffitia, argazkilaritza, makilajea…

     
  • BILROBOT tailerrak 

    8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako tailerrak: robotikako tailerrak, bideo-jokoak eta popping dantza.

Informazio gehiago eta izena ematea:

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Pedro Alberdi: "Aurtengo berrikuntza aipagarriena Saizarbitoria berak zati bat irakurriko duela izango da"

Bilbo Zaharra euskaltegiak IV. etenik gabeko klasikoen irakurketa ozena antolatu du. Ekainaren 16an izango da Arriaga Antzokian eta aurtengoan Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pausu eleberria irakurriko dute. Pedro Alberdi (Eibar, 1957) irakurketaren kudeatzaileak irakurketaren inguruko azalpenak eman ditu.

Bilbao