Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

“Gu ere bertsotan” umeentzako bertsolaritza programaren topaketa izan zen ekainaren 13an Arriaga Antzokian

2016-06-14

Ikasturtea amaitzear dago eta horrekin batera Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera antolatutako “Gu ere bertsotan” bertsolaritza-programa; izan ere, urritik maiatzera arte izaten da programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan.

Ekainaren 13an, 10:30etik 12:00etara, Arriaga Antzokian izan da ikasturte amaierako jaia. Bilboko 16 ikastetxetako 700 ume inguru izan dira bertan.

“Gu ere bertsotan” programaren xedea bertsolaritza indartzea da eta ikasleek ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea, jai-giroan eta bertsoez ondo pasatuz. Horrela euskal kulturan sakondu egiten da euskararen ezagutzari ekinez eta euskararen erabilera eskola-umeen artean sustatuz. Bertsolaritzaz ikasitakoa partekatzeko izan da topaketa.

29 urtez garatu du programa hau Bilboko Udalak. Bilboko zenbait ikastetxetako hainbat ikaslek parte hartzen dute programa honetan. “Gu ere bertsotan” proiektuan 32 ikastetxe parte hartzen ari dira. Urte birik behin ikastetxe guztiek dute topaketan parte hartzeko aukera. Urte bakoitzean 16 ikastetxek.

Astelehenean bertsoez, antzerkiaz eta musikaz euskaraz ondo pasatzeko aukera izan dute Artxandape Ikastolako, El Salvador Maristas ikatetxeko, Garcia Rivero HLHI-ko, Tomas Camacho HLHI-ko, Uribarri HLHI-ko, Epaltzaren Alarguna HLHI-ko, Iruarteta HLHI-ko, Zamakola Juan Delmas HLHI-ko, Pagasarribide LHI-ko, Intxixu Ikastolako, Kirikiño Ikastolako, Zurbaran HLHI-ko, Pio Baroja eta Urretxindorra Ikastolako ikasleek. Bertsolari batzuen bat-bateko bertsoez gain, ikuskizunean musika eta zenbait pertsonaia ere izan dira.

Ikasturtean zehar astean ordubete eman dute ikasleek abestiak, erritmoak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasteko. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak badu bere material egokia.

Gainera, Bizkaia Irratian astean programa bat egoten da azarotik maiatzera.

Bizkaiko Bertsozale Elkartea

1897an sortu zuten Bizkaiko Bertsozale Elkartea, euskal kulturaren ondare inmaterialaren zati handi bat ondorengoetaratzeko eta bertsolaritzaren etorkizuna bermatzeko. Elkartean bertsolariak eta bertsozaleak 2.400 dira. Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultura-arloko elkartea da, bertsolaritza sustatzea xede duena. Bertsolaritzaren zenbati alderdi lantzen eta garatzen ditu eta profesionalen eta boluntarioen lana uztartzen ditu, biak baitira nahitaezkoak. Horixe da elkartearen filosofia, urteko proiektuetan eta helburuetan islatzen dena.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Herri kirolak euskaraz

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak Bilboko ikastetxeekin elkarlanean Bilbon Herri Kirolak Euskaraz egitasmoa du martxan. DBH 3ko ikasleek hartzen dute parte eta urtean zehar hainbat topaketa egiten dituzte.

atzera Otsaila 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
Bilbao