Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Harrapazank! programan parte hartzeko izen ematea zabalik!

2019-01-14

Harrapazank programak hiru proiektu biltzen ditu: 

1. HARRAPAZANK ESZENA

  • Harrapazank junior: 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat
  • Harrapazank senior: 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

2. GAMER GELA (bideo-jokoak)

  • GAMER GELA SENIOR: 16:30etatik 18:00etara (2001, 2002 eta 2003. urtean jaiotakoak)
  • GAMER GELA JUNIOR: 18:30etatik 20:00etara (2004, 2005 eta 2006. urtean jaiotakoak).

3. HARRAPAZANK TAILERRAK

12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako. Gazteen gustu eta neurriko 20 tailer prestatu ditugu. Aukeratu zurea!

Izena emateko arauak:

  1. Izena emateko epea urtarrilaren 14an hasi eta urtarrilaren 31n amaituko da, biak barne. Izena ematea: www.bilbao.eus edo www.harrapazank.eus webguneetan.
  2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da otsailaren 1ean. Zozketa horretan Bilbon erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute, beste udalerrikoen aurretik.
  3. Izena emateko epea amaituta, otsailaren 7 eta 15 bitartean mezu elektroniko bat bidaliko da plaza eskuratu den ala ez jakinarazteko. Izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada, ikastaroa bertan behera geratu daiteke.
  4. Izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada, ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei horren berri emango diete.
  5. Tailerrera bertaratzerakoan gurasoen baimena sinatuta eraman behar da. Guraso baimena izen emate formularioan bertan edo www.harrapazank.eus web-orrian eskuratu daiteke.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

  • www.harrapazank.eus
  • harrapazank@harrapazank.eus
  • 663 08 37 36

 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Miguel de Unamuno Saiakera saria

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero Miguel de Unamuno Saiakera saria antolatzen dute. Bi modalitate daude lehiaketan: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean 7.000 euro gordineko saria ematen da.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao