Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Hasi da 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak antolatutako “B-Tuber-izan euskal Youtuberra” tailerren bigarren edizioan izena emateko epea

2018-11-26

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, berriro plazaratu du B-Tuber Izan Euskal YouTuberra izeneko ekimena 13 eta 16 urte bitarteko bilbotar gazteen artean, bideoak euskaraz sortzera eta horiek YouTuberen bitartez ezagutzera ematera gonbidatzeko.

Gaur, azaroaren 26an, doako tailerretan izena emateko epea hasi da. Tailerren berri emateko asmoz, Udalak informatzeko 10.000 eskuorri baino gehiago banatu ditu adin-tarte horretako gazteak (2003 eta 2006 bitartean jaiotakoak) bizi direnen postontzietan. Horietan, B-Tuber izateak olgetarako eta prestakuntzarako aukera eskaintzen duela esateaz gain, proiektuan parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Eguberri honetan gazteek tailer interesgarri hauetan parte hartzeko aukera izango dute. B-Tuber Izan Euskal YouTuberra ekimenaren xedea YouTube izeneko kanalean euskararen erabilera handitzea da, izan ere, hura da gazteek aisialdirako gehien erabiltzen dutenetako bat, ikusentzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta elkarri trukatzeko. Era berean, ekimen honekin, bideoak editatzeko, ekoizteko eta ekoiztu ondoren nahiz kudeatzeko YouTubeko kanal propioak sortzeko eta kudeatzeko parte-hartzaileek ezinbesteko ezagutza teknikoak hartzeko aukera izango dute.

Horretarako, 75 leku eskainiko dira mota biko tailerretan. 8 ikastordukoak izango dira, 4 orduko saio bikoitzean eskainita:

Hasiberrientzako tailerrak:

  • Urtarrilaren 2an eta 3an, goizez, 09:30 – 13:30
  • Tailerrean lehendabizikoz izena emango dutenei zuzendutakoa
  • 25na lekuko ikastaro bi eskainiko dira, guztira, 50 leku hasiberrien tailerretarako.

Hobetzeko tailerrak:

  • Abenduaren 26an eta 27an eskainiko dira, goizez, 09:30 – 13:30
  • Ikastaro honetan aurreko edizioetan ibilitakoek parte hartuko dute, hau da, hasiberrientzako tailerra egindakoek
  • 25 lagunentzako
  • Hobetzeko tailerra eskainiko da

Tailerrak doakoak izango dira eta San Ignazioko Euskararen Etxean eskainiko dituzte. Ane Atxutegi Youtuberra izango dugu irakasle eta oso-osorik euskaraz eskainiko dituzte.

Ikastaroetan benetako “youtuber” izan nahi dutenentzako interes handiko gaiak jorratuko dituzte, esate baterako, YouTube kontua irekitzeko pausuak, hainbat kanaletan harpidetzea, profilari norbere ukitua ematea, “VideoPad” programarekin grabatzea eta muntatzea, musika jaistea eta beste inoren irudiak erabiltzea ekoizpenaren ondorengo erabileran, jendeak guk sortutakoa gehiagotan ikusteko estrategiak, etab.

Gabonetako oporraldian eskainiko diren tailerrotan parte hartzeko gogoa duten 13 eta 16 urte bitarteko bilbotarrek gaurtik abenduaren 12ra arte izena eman ahal izango dute honako webgunean: www.bilbao.eus/euskara/btuber. Hiru astez, parte hartzeko interesa dutenek izena emateko eskabidea izango dute eskura. Horretarako, egin nahi duten ikastaroaren datak aukeratu behar izango dituzte. Lekuak izena eman ahala esleituko dira.

Informazio orria

Izen-ematea: www.bilbao.eus/euskara/btuber

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Diru laguntzak gurasoentzat

Bilboko Udalak euskara ikasi nahi duten gurasoentzat diru laguntzak ditu. Diru-laguntza honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan.

atzera Martxoa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Bilbao