Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

"Jakintza librearen jardunaldiak" antolatu ditu Azkue Fundazioak Bilbon

2010-05-13

Azkue Fundazioak antolatuta “Jakintza librearen jardunaldiak” egingo dira maiatzaren 17tik 19ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian. Hiru egunetan zehar, eztabaidak, berbaldiak eta hainbat jarduera izango dira, beti ere euskara eta software librea ardatz hartuta. Fundazioak Interneten arloan euskararen inguruan dauden erronkei buruz hausnartzea nahi du.

Prestatu duten egitarauaren baitan aipagarria da lehen wiki-ipuina euskaraz osatzen ahaleginduko direla. Bestalde, Open Space-a egingo da Marko Txopitea (www.ikusimakusi.net), Gorka Palazio (www.palazio.org) eta Maite Goñirekin (www.euskaljakintza.com, www.ikteroak.blogsome.com) blogalariekin. Jardunaldien azken egunean, berriz, “Euskara sarea josten” mahai-ingurua izango da eta bertan, Unai Fernandez de Betoñok (Euskarazko Wikipediako kidea eta EHUko arkitektura irakaslea), Patxi Gaztelumendik (Librezale.org) eta Luistxo Fernandezek (CodeSyntax) hartuko dute parte.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Iragarkiak

Koloniak, turbinak, abereentzako jakiak, galdarak, pinturak, konketak, ehunak... Merkatari euskaldunek denetarik iragartzen zuten. Iturria: Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka.

atzera Maiatza 2019 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Bilbao