Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioko sari-banaketa ekitaldia izan zen atzo

2019-06-06

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena dauka. 1998az geroztik antolatzen da, euskararen ezagutza sustatzeko, eta euskal literatura jorratzeko umeen eta gaztetxoen artean.

Guztira 14 sari banatzen dira, 2 "Bilbao Balioen Hiriarekin" zerikusia dutenak, eta, beste 12, adinen arabera bereizitako 4 kategoriatan, 3 sari kategoria bakoitzeko, 100 eta 180 euro bitartean baloratutako sariekin.

Aurtengo edizioa

753 ipuin aurkeztu dira aurten Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren XXXI. aldian; ipuinok Bilboko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek idatziak dira.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak Rafael
Mikoletaren izena daroa, aurreneko euskal gramatikaren egilearena, eta urtero egin
ohi da, 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera
bultzatzea. Lehiaketak 31. urtea herreskaran du hau, eta arrakasta handia du Bilboko
ikasleen artean.
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza
Saileko zinegotziak Koldo Narbaizak gaur arratsaldean banatu dituzte Rafael
Mikoleta ipuin-lehiaketaren XXXI. edizioko ipuinik onenentzako sariak; irabazle
gertatu diren ipuin horiekin batera, beste 11 hautatu dira argitaratzeko.


Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) emango dira:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.
  • D kategoria: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

Aipatzekoa da lehiaketan 12 sari eman direla, hiru kategoria bakoitzeko, eta, halaber,
opari bana emango zaie epaimahaiaren iritziz aipagarriak diren ipuinei.

  • 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
  • 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
  • 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

Horrez gain, aurten, berrikuntza moduan, kategoria berri bat sortu da, eta bi ipuini
eman zaie saria, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bat jasotzeagatik
kontakizunean. Zehazki, beste bi sari eman dira C eta D kategorietan (C kategoria:
DBHko 1. eta 2. maila, eta D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak). Batean zein bestean,
150 euroko balioa duen opari bat izan da saria.


Bi sari horietako bat jasotzeko, ikasleek 17 balioen artekoren bat sartu behar zuten
beren ipuinetan (elkartasuna, ahalegina, sormena, giza eskubideen errespetua,
emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea, konfidantza, ingurumen
jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala eta aniztasuna, elkarbizitza, nortasuna,
esfortzua, erantzukidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna).

29 ikastetxek parte hartu dute, eta 753 ipuin aurkeztu dira guztira: 169, A
kategorian; 304, B kategorian; 128, C kategorian eta 152, D kategorian.

Hona nortzuek osatu duten Rafael Mikoleta Sarien XXXI. edizioko epaimahai: Kolde
Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia; Txani
Rodriguez; Igone Etxebarria; Goizalde Landabaso; Irune Berro; irati Malatsetxebarria;
Luis Gutierrez; Pedro Alberdi; Lutxo Egia; Juan Ramón Madariaga eta Nagore
Layuno. Guztiak ere literatur munduarekin zerikusia duten pertsonak, Bilbon bizi
direnak.

IPUIN SARITUAK

A KATEGORIA (Lehen Hezkuntza, 3. eta 4. mailak):

  1. Inork aukeratzen ez zuen ipuina. Elene Elorriaga Legarreta (Kirikiño Ikastola HLBHIP)
  2. Arlanpeko astoa. Beñat Atutxa Marin (Kirikiño Ikastola HLBHIP)
  3. Jonen abenturak. Joao Helio Marqués da Silva (Basurto HLHI)

B KATEGORIA (Lehen Hezkuntza, 5. eta 6. mailak):

  1. Gerra nire izekoaren baratzean. Beñat Arrinda Azpiazu (Kirikiño Ikastola HLBHIP)
  2. Olentzero izateko oposaketak. June Vinuesa Ortega (Calasancio HLBHIP)
  3. Dorito anaiak. Ekain Artetxe Sanz (Maestro García Rivero HLHI)

C KATEGORIA (DBHko 1 eta 2):

  1. Juno. Orreaga Zabaleta Ikatzeta (Begoñazpi Ikastola HLBHIP)
  2. Bihotzaren entzule. Yusra Omi Caneda (San Adrián BHI)
  3. Mariaren erotasuna?. Iraide Domingo Fernández (Artxandape Ikastola HLBHIP)

D KATEGORIA (DBHko 3 eta 4):

  1. Negu gorria. Ander Villacián Crespo (Artxandape Ikastola HLBHIP)
  2. Urdaiazpiko espaziala. Claudia Zaragoza Suárez (Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI)
  3. Eusten. Martina Villate Martínez (Kirikiño Ikastola HLBHIP)


MIKOLETA - BILBAO BALIOEN HIRIA

  • C KATEGORIA (DBHko 1 eta 2): Valeri. Aiora Arranz Rodríguez (Unamuno BHI)
  • D KATEGORIA (DBHko 3 eta 4): Beldur isila. Maider Martínez de la Hidalga Grande (Solokoetxe BHI)


Lehiaketako irabaztunak jakinarazteaz batera, ipuin horiek eta epaimahaiak
aukeratutako beste kontakizun batzuk biltzen dituen liburua aurkeztu da. Beste ipuin
horiek opari bana jaso dute, epaimahaiaren ustean aipagarriak zirelako.


A KATEGORIA:

  • “Piratetara jolasten”, Irati Gómez Lozano, Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • “Peioren trebetasuna”, Alicia Castillo Resano, Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • “Ane eta bere sekretu pertsonala”, Garazi Arrieta Sesma, Artxandape Ikastola
    HLBHIP

B KATEGORIA:

  • “Zapia burua, ibili munduan!” Maite Vacas Larrauri, Sra. Vda de Epalza HLH
  • “Jostailurik onena”, Estitxu Iribarren Gutiérrez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • “Guk ere!” Lucía Cordero Arranz, Luis Briñas-Santutxu BHI

C KATEGORIA:

  • “Karla”, Andrea Vasilescu, Solokoetxe BHI
  • “Beste mundu batera”, Irati Lazkano Nieva, Artxandape Ikastola HLBHIP

D KATEGORIA:

  • “1, 2, 3, 4... “ María Baldazo Bacigalupe, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI
  • “Erlojua alderantziz jarrita”, Garazi Irizar Garai, San Inazio BHI
  • “Ametsen memoriak”, Xabier Fernández Ariz, Artxandape Ikastola HLBHIP

Euskarazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, harrera hobea
izanik urterik urte. Horra zenbat lan aurkeztu diren lehiaketaren azken aldietan;
1993an, ostera, 120 idazlan aurkeztu ziren.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

euskalAPPS

EuskalAPPsen euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu, garatu, saldu eta sorkuntza bultzatzen dira. Smartphone eta tabletetan erabiltzeko aplikazioen artean ditugu esamoldeak, deklinabidea, aditza eta abar lantzekoak.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao