Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

"Nahi dudalako!" Batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ikasketak sustatzeko kanpaina

2015-03-23

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Aurreko urteetan bezala aurten ere Bizkaiko hainbat udalerrik abian jarri dute Nahi dudalako! kanpaina. Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea.

Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak, koordinatu duen proiektu honetan Bizkaiko 20 udalerrik eta 2 mankomunitatek parte hartu dute eta 15 eta 16 urteko gazteei zein euren gurasoei zuzenduta dago.

Hartzaileak

Egitasmoaren hartzaileak kanpainan parte hartu duten udalerrietako DBH3 edo/eta DBH4 ikasten ari diren gazteak eta horien gurasoak dira.

Helburua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea eta horretarako behar duten informazio guztia ematea, gazteoi zein euren guraso edota orientatzaileei. Informazio hori www.nahidudalako.com webgunean dute ikusgai.

Parte hartzaileak

Bizkaiko 20 udal eta 2 mankomunitate. Guztira, honako 35 erakunde hauek:

Abanto-Zierbena  Arrigorriaga  Balmaseda  Basauri  Bedia  Berango  Bilbo  Elorrio  Enkarterriko Mankomunitatea  Erandio  Etxebarri  Gordexola  Laukiz  Maruri-Jatabe  Muskiz  Ortuella  Portugalete  Santurtzi  Sestao  Trapagaran  Txorierriko Mankomunitatea  Zierbena

Kanpainaren edukia eta euskarriak

Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.com webgunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintza zehatzaren berri jaso ahal izango dute. Gainera, unibertsitateko euskarazko eskaintza eta gustuko karrera ikasteko zein batxilergo mota aukeratu behar duten ikusteko aukera ere badute gazteek. Horrekin batera, DBH amaitu eta euskara ikasten jarraitu duten hainbat gazteren testigantzak ere jasotzen dira webgunean. Euretan gazteek zergatik ikasi duten euskaraz azaltzen dute. Gainera webgunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hala nola, iPAD, Motorola Moto G2 eta multi-abentura egun pasa. Parte hartzeko kanpainan parte hartzen duten udalerrietako batean erroldatuta egon beharko da, eta udalerri horretan diptikoa banatzen den mailaren batean ikasten.

Webgunearekin batera kanpainaren berri emateko diptikoa banatuko zaie kanpaina bultzatu duten udalerrietako gazteei eta gazteon gurasoek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna jasoko dute etxean. Guztira, 6.500 eskuorri banatuko dira Bizkaiko 35 udalerritan.

Horrekin batera gazteentzako hainbat hitzaldi ere antolatu dira, euretan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.com webgunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei. Alde batetik, Revolta Permanet musika taldeko kideak, Iker Villa eta Iker Aginaga, ibiliko dira hizlari; eta bestetik, Jon Gómez abeslaria eta aurkezlea.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Ba al zenekien?

XX. Mendeko hizkuntzalaritza

Mendebalde Kultura Alkateak, Bilboko Udaleko Euskara Saialren laguntzarekin, irakurle guztien esku jarriko du Zamarriparen Manual del vascófilo (1913). Mikel Zarate abade eta irakaslearen Influencias del vascuence en la lengua castellana a través de un estudio del elemento vasco en el habla coloquial del Chorierri-Gran Bilbao (1976) lana ere argitaratuko da berriro.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao