Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Rafael mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

2019-12-09

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan parte hartzeko eskaera-epea ireki du. Aurtengoa hogeita hamabigarren edizioa izango da. Lehiaketa hau Bilbon erroldatuta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleentzat da. Onarpen handia dauka Bilboko ikastetxeetako ikasleen artean.

Umeentzako euskarazko ipuinen hogeita hamabigarren edizioan parte hartu nahi duten ikasleek 2019ko urtarrilaren 31ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Sariak norentzat diren 2020ko maiatzean jakinaraziko du epaimahaiak.

 Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan.

Kategoria guztietarako sariak

Sariak lau kategoriatan (A, B, C eta D) emango dira:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.
  • D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak.

 

 

Epaimahaiak guztira 12 sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru:

  • 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
  • 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
  • 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

 

 

 

Sari horiez gain, iazko nobedade bat izan zen Bilbao Balioen Hiria sariaren kategoria sortu zela. Kategoria honetan, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bat aipatzen dituzten ipuinak saritzen dira. Horrenbestez, hogeita hamabigarren edizio honetan bi sari gehiago egongo dira C eta D kategorietan, 150 eurokoa bakoitza (DBHko 1. eta 2. mailak C kategorian, eta DBHko 3. eta 4. mailak D kategorian).

 Lehiaketaren oinarriak

 Ipuinak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n itxiko da, 14.00etan, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).

Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.net udal domeinuan eta www.bilbaoeuskaraz.eus orrian egongo dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Koikili Lertxundiri elkarrizketa

Koikili Lertxundi (Otxandio, 1980) futbol jokalariak kirola eta euskara uztartzeko hainbat sentsibilizazio egitasmo gauzatu ditu Itzarri Consulting enpresaren bitartez.

atzera Urtarrila 2020 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Bilbao