Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Albisteak

Zenbait aldaketa IKUSI ETA IKASI programan

2018-04-09

Urtarrilean hasi zen Ikusi eta ikasi programaren 14. Edizioa. Dagoeneko programaren hainbat ikuskizun eta tailer eman dira eta, laster, programaren amaiera helduko da.

Amaierarako aurreikusita genuen ikuskizunak sortutako ikusminak eraginda, aldaketa batzuk egin dira programan:

Apirilaren 20a: PUSKI, TXURRUSKI ETA MARUSKIk, “Pilo, Pilo, korapilo” antzezlana eskeiniko dute El Carmen aretoan 18:00etan. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Antzezlanaren ondoren IKUSI ETA IKASIren ikuskizunetan parte hartu eta inkesta bete dutenen artean sari banaketa egingo da.

Apirilaren 27a: GOAZEN! antzezlana. ETB1ean eskaintzen den Goazen! telesailaren inguruan sortutako antzezlan honek arrakasta itzela du gaztetxoen artean. Horregatik, ikusmin handia sortu da ikuskizun honekin eta horri erantzuteko ikusle gehiago bilduko duen beste areto batera mugitu da ikuskizuna. Bestalde, ikuskizun hau, ume txikientzat ordez, 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendagarriagoa dela deritzogu, eta adin horietako umeek eman ahal izango dute izena, hau da, 2008tik 2013ra (biak barne) jaiotakoek.

Ikuskizuna BBK aretoan izango da apirilaren 27an 18:00etan. Guztira, 400 gonbidapena egongo dira.

Ikuskizunera joan ahal izateko gonbidapena lortzeko izena eman beharko da eta ondoren, zozketa egingo da izena eman duten ume guztien artean. Izena emateko Bilbon erroldatuta egon behar da. Familia bereko ume batek baino gehiagok izena eman badute, familiako izen-emate guztiak lotu egingo dira. Ekitaldiaren egunean gurasoetako bat baino ezin izango da sartu seme-alabekin areto barrura. Hala ere, eskertuko genuke ume taldeak antolatzea heldu bakar batekin, ahalik eta ume gehienek ekitaldia ikusteko aukera izan dezaten.

Gonbidapena lortzeko izena ematea:

Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da, eta apirilaren 20rako jakinaraziko zaie guztiei posta elektroniko bidez onuradunak izan diren ala ez. Zozketan onuradunei gonbidapena posta elektronikoz bidaliko zaie.

Ikusi eta Ikasi programaren web orria

 

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Koikili Lertxundiri elkarrizketa

Koikili Lertxundi (Otxandio, 1980) futbol jokalariak kirola eta euskara uztartzeko hainbat sentsibilizazio egitasmo gauzatu ditu Itzarri Consulting enpresaren bitartez.

Bilbao