Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Labayru Hiztegiak mugikorrean

Labayru Hiztegiak mugikorrean

Labayru Fundazioak hiztegia.labayru.eus aurkeztu zuen; euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dute. Aplikazinoa telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

Euskal deklinabidea lantzeko aplikazioa eskura

Euskal deklinabidea lantzeko aplikazioa eskura

Aplikazio honek euskal deklinabideko kasu guztiak eskaintzen ditu, hutsuneak dituzten esaldien bidez, erabiltzaileak dagokion kasu-marka jar dezan. Deklinabideapp aplikazioa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone sakeleko telefonoetan doan lor daiteke eta www.deklinabideapp.net orrialdean bertsio bakoitzeko estekak aurkituko ditugu.

Auskalo, Euskara ikasi edo hobetzeko joko dibertigarria

Auskalo, Euskara ikasi edo hobetzeko joko dibertigarria

Auskalo Android edo IOS sistema duten mugikorrentzako diseinatutako tribial-jokoa da, eta sintaxia, aditza, deklinabidea eta lexikoa lantzeko zailtasun-maila ezberdinetako galdera-multzoak eskaintzen ditu.

euskalAPPS

euskalAPPS

EuskalAPPsen euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu, garatu, saldu eta sorkuntza bultzatzen dira. Smartphone eta tabletetan erabiltzeko aplikazioen artean ditugu esamoldeak, deklinabidea, aditza eta abar lantzekoak.

Bilboko haur eta gazteen %50ak D ereduan ikasten dute

2014-2015 ikasturtean 24.000 haur eta gaztek (%50) D ereduan ikasi dute, eta 14.000ak (%30), B ereduan.

Idakasuntza Bilbon

¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?

Ikusi eta Ikasi programaren barruan gurasoentzako hitzaldi hau antolatzen da.

Etxerako lanak egiterako orduan sarritan euskaraz ez jakitea oztopo izaten da. Iñaki Eizmendi hezitzailearen aholkuei esker egoera hauei aurre egiteko tresnak eta adibide praktikoak ezagutuko ditugu.

Tailerra gazteleraz da.

Darabilbo

Darabilbo

Darabilbo Bilboko Euskaltegi sareak eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmo honek euskararen erabilera sustatzeko helburua du hilero antolatzen diren zenbait ekintzarekin: bisita gidatuak, dastaketak, tailerrak…

Ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Elkar argitaletxeak haur eta gazteentzako ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatzen du. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu eta horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komiki edo bineta sortu.

Urte sasoiak

Urte sasoiak

Urtesasoiak.com webgunea euskal tradizio, abesti, ohitura eta argazki sorta bat baino gehiago da. Euskal Herriaren kultura, etnografia eta ohitura-ondarea da.

Sare sozialetan gaude

Sare sozialetan gaude

Bilbon Euskaraz dagoeneko sare sozialetan dago. Facebook eta Twitterreko kontuetan albisteak, ekimenak ... berri emango dugu. Bide batez, argazkiak eta bideoak argitaratzeko ere erabiliko ditugu.

Gogoratu garrantzitsua dela zuen guztion laguntza eta horregatik Facebookeko Bilbon Euskaraz orriari "atsegin dut" ematea garrantzitsua da, horrez gain Twitterreko Bilbon Euskaraz kontua jarraitzeak ere bere garrantzia du.

Ba al zenekien?

Euskara ordenagailuan

Euskara ordenagailuan ere erabili ahal izateko Bilboko Udalak hemen hainbat tresna jarri ditu guztien eskura.

Bilbao