Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

"Berbalagun kalean" ekimena

"Berbalagun kalean" ekimena

Zazpikaletarrok taldeak Berbalagun kalean izeneko egitasmoa antolatu du euskaraz aritu nahi duten guztientzat. Ekimena Bilboko Zazpi Kaleetan izango da eta lau lagun inguruko taldeetan elkartuko dira euskaraz hitz egiteko.

Irakurketa Txokoa

Irakurketa Txokoa

Bilboko Udalak Irakurketa Txokoa antolatu ohi du urtean zehar hainbat aldiz Bidebarrieta liburutegian.

Ekitaldi hau adin guztietako bilbotarrei zuzendua dago eta normalean idazleren baten partaidetza izaten da.

Xabier Monasteriori elkarrizketa

Xabier Monasteriori elkarrizketa

Urteak dira Zenbat Gara elkarteak euskararen irakaskuntzan diharduela eta bere azkenekoetako proiektua da Atoan! argitaletxea. Ez da ohiko argitaletxea, ekoizten dituen lanak ez dira euskarazkoak bakarrik, euskara irakurterrazekoak dira, hizkuntza ikasten ari direnei nahiz euskaraz jakin arren irakurtzeko ohiturarik ez dutenei zuzenduak. Xabier Monasterio (Bilbo, 1959) Atoan!-eko argitalpen arduraduna da.

Atoan! argitaletxea 2011ko abenduan jarri zenuten martxan. Orain arte zer moduzko harrera izan du?
Batere harrokeriarik gabe, baina bai harrotasunez, esango nuke harrera ezin hobea izan duela. Ez genuen espero jendeak hain harrera beroa egingo zionik eta espero ez genuen lekuetatik ere jarri dira gurekin harremanetan. Guk liburuok euskara ikasten ari den jendeari begira atera genituen baina zenbait eskoletatik, ikastoletatik eta institututatik ari zaizkigu deitzen, haientzat ere liburu egokiak direla esanez, eta erosten ere ari dira.
 

Irakurri elkarrizketa osoa

Arantxa Urretabizkaiari elkarrizketa

Arantxa Urretabizkaiari elkarrizketa

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazlearen Zergatik panpox (1979) eleberria irakurri zuten Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen V. Irakurraldian.

Idazle bezala esparru askotan mugitu zara: poesia, narratiba… Non aurkitzen zara erosoen?

Egia esan momentu bakoitzean egin dudanarekin sentitu naiz ni gustuen. Baina orain nire burua narratiban ikusten dut beste ezertan baino gehiago. Tarteka poemaren bat idazten dut, baina orain esku artean dudan asmo edo proiektuetan finkoen narratiban sentitzen naiz.

Zergatik panpox argitaratu zenuenean, gizartean antzeman al zenuen halako eraginik edo oihartzunik?

Ez, apenas. Urteekin etorri da guztia. Garai hartan ez zegoen Internetik eta ez zen batere erraza horrelako kontuak zabaltzea. Gogoan dut, Argian elkarrizketa bat egin zidatela, baita besteren bat ere. Garai hartan ez zegoen eskura edozein aldizkarik ateratzen zuena, gaur egun hori Interneti esker posible da. (...)

Irakurri elkarrizketa osoa

Bertan Bilbo gazteleraz

Bertan Bilbo gazteleraz

Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren laguntzaz, 2008an atera zuten Bertan Bilbo-Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia liburua, era atsegin eta irakurterrazean euskarak eta euskalgintzak XX. mendean Bilbon izan zituen joan-etorriak ezagutarazteko.

Bizkaiera ikasi

Bizkaiera ikasi

Bizkaiera ikasi nahi al duzu? Orain, bizkaiera ikasi ahal izateko jakin behar duzun guztia eskuragarri duzu hemen.

Atal honetan hainbat lotura aurkituko dituzu bizkaieran sakontzeko beharrezkoa duzun informazio eta baliabide guztien berri izateko.

Euskaldunen hizkuntza eskubideak

Euskaldunen hizkuntza eskubideak

Euskaldunen hizkuntza eskubideen inguruko datu guztiak bildu dituzte Bilbao Euskaraz webguneko Hizkuntza eskubideak atalean.

Atal honetan bertan iradokizun eta kexak bideratzeko atala ere ageri da.

Euskaraz eskolaratu

Euskaraz eskolaratu

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren webgunean haurrak euskaraz eskolaratzearen inguruko informazioa biltzen duen atal bat dago martxan.

Bertan, besteak beste, Bilboko Udalak euskarazko irakaskuntza bultzatzeko martxan dituen egitasmoen berri ematen da eta Bilboko ikastetxeen inguruko informazioa kontsultatu daiteke.

 

Itzulpen zerbitzuak

Itzulpen zerbitzuak

Egunen batean itzulpen zerbitzuren bat behar izan ezkero eta ez baldin badakizu nora jo, oro erraza duzu Bilbo inguruan itzulpen zerbitzua eskaintzen duten enpresen berri jakitea. Izan ere, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren webgunean itzulpen zerbitzuei eskainitako atal berezi bat dago.

Bertan, enpresaren telefonoa, helbidea, emaila... aurkituko dituzu. Hemen duzu informazio guztia.

Komunikabideak

Komunikabideak

Komunikabideen inguruko informazioa behar izan ezkero, bada non kontsultatu aldizkari, egunkari eta irratien inguruko informazioa. Horretarako leku egokiena Bilboko Euskara Sailaren webguneko Komunikabideak atala da.

Bertan, komunikabide zehatzen webguneetara loturak eta kontakturako datuak aurki daitezke.

 

 

 

Ba al zenekien?

Euskaltegiak

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao