Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Nahi dudalako! kanpaina

Nahi dudalako! kanpaina

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta Alkarbide bilguneak batxilergoa edo lanbide heziketa ikasketak hastera doazen gazteei Nahi dudalako! kanpainaren inguruko informazioa bidali die.

Kanpainaren helburua ikasketak D eta B ereduetan hasten dituzten gazteek batxilergoa eta lanbide heziketa ere euskaraz egitea da. Ikasketak euskaraz jarraitu ahal izateko beharrezkoa duten informazio guztia biltzen duen webgunea ere martxan da www.nahidudalako.com. Bertan, besteak beste, euskaraz ikasten ari diren Bilboko gazteen testigantzak bildu dituzte.

Bilbon 78.700 euskaldun eta 96.700 ia euskaldun bizi dira

Bilboko euskararen egoeraren berri izan ahal izateko beharrezkoak diren tresna guztiak bildu dituzte atal honetan.

 

Euskara ziurtagiriak

Euskara ziurtagiriak

Euskara ikasten dihardutenentzat  interesgarria izan daitekeen informazioa biltzen da atal honetan, zehazki euskara ziurtagirien inguruko informazioa.

Atal honetan dauden ziurtagiri ezberdinez gain, baliokidetzen inguruko informazioa ere aurki daiteke.

Euskara ordenagailuan

Euskara ordenagailuan

Euskara ordenagailuan ere erabili ahal izateko Bilboko Udalak hemen hainbat tresna jarri ditu guztien eskura.

Besteak beste euskarazko bilatzailearen erreferentzia eta euskarazko softwarea deskargatzeko aurkera eskaintzen da bertan.

Euskara lanean

Euskara lanean

Euskara lan munduan ere erabili ahal izateko Bilboko Udalak hemen hainbat tresna jarri ditu guztien eskura.

Besteak beste idatziak prestatzeko ereduak daude atal honetan, hala euskara esparru guztietara zabaltzen lagunduko da.

Euskara ikasi nahi?

Euskara ikasi nahi?

Euskara ikasi nahi dutenentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu du Bilboko Udalak atal honetan.

Besteak beste, helduen euskalduntzea-alfabetatzearen inguruko informazioa, diru-laguntzen ingurukoa,  euskara ziurtagiriak... Beraz, euskara ikasten dabiltzan herritarrak hemen dute euskara ikasteko beharrezkoa duten informazio guztia.

Gaztea bazara, Harrapazank zuretzat da

Gaztea bazara, Harrapazank zuretzat da

Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak urtero abian jartzen du dagoeneko sustraituta dagoen Harrapazank programa.

Jarduera berrien, erakargarrien eta gustagarrien bidez euskara Bilboko gazteen eguneroko hizkuntza, ohikoa eta irakaskuntzatik kanpokoa, bihurtu nahi da .

 

Ikusi zer antolatu dute eta noiz

 

Seme-alabekin parte hartu Ikusi eta Ikasi programako tailerretan

Seme-alabekin parte hartu Ikusi eta Ikasi programako tailerretan

Ikusi eta Ikasi programaren barruan hainbat ikuskizun antolatzen dira 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, baina horiez gain, gurasoek aukera izango dute seme-alabekin tailerretan parte hartzeko.

Antolatutako tailerren artean arrakastatsuena sukaldaritza tailerra da. Euskararen transmisioa familiaren eremuan bultzatzeko, sukaldeko errezeten tailer praktikoa emango da, tresna baliagarria baita heziketa-prozesuan. Sukaldari profesional batek errezeta batzuk erakutsiko ditu, jolasen bidez, euskaraz.

Horrez gain, badaude musikoterapia, eraikuntza eta sormena eta mozorro tailer erakargarriak ere.

Euskaldunon gida

Euskaldunon gida

Zer behar? atalari esker Euskaldunon Gida ezagutzeko aukera duzu.

Gida, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko tresna lagungarria da.

Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparralde eta Hegoaldeko telefonoak...

Euskaltegiak

Euskaltegiak

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

Atal honetan, besteak beste, euskara ikasi nahi dutenentzat erabilgarriak izan daitezkeen datu-baseak aurki daitezke. Hala nola euskaltegien zerrenda biltzen duen datu-basea.

Ba al zenekien?

Zerbitzuen Agiria

Bilboko Udalak hirian bizi direnekin hartua duen konpromisoaren erakusgarri da Zerbitzu Agiri hau. Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobeak eta gero eta kalitate handiagokoak izatea da asmoa.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao