Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Argitalpenak

Argitalpenak

Argitalpenen atalean hainbat argitalpen interesgarrien aukeraketa aurki dezake erabiltzaileak.

Bilaketak egiteko erraztasunak eskaintzen ditu webguneak, izan ere hartzaile motaren araberako bilaketak egin daitezke: haurrak edo gazteak eta helduak.

Zer behar?

Zer behar?

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

Atal honetan, besteak beste, Bizkaiera ikasteko baligararriak izan daitezkeen hainbat webgunetako loturak aurki daitezke.

Hizkuntza eskubideak

Hizkuntza eskubideak

Ba al zenekien zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren hizkuntza-eskubideak?

Hemen duzu aukera guztien berri izateko. Gainera, hizkuntza-eskubide horiek udalaren administrazio eremuan bermatu ahal izateko, Bilboko Udalak 1999.urtean Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Plana Bilboko Udaletxean onartu zuen (begiratu laburpena).

Euskara Zuzendaritzaordearen Zerbitzuak

Euskara Zuzendaritzaordearen Zerbitzuak

Bilboko Udaleko Euskara Zuzendariordetzaren Zerbitzuak eskaintzan dituen zerbitzu guztien katalogoa kontsultagai dago hemen.

Bertan diru-laguntzen inguruko informazioa, euskararen erabilera bultzatzeko kanpainak, matrikulazio kanpainak, merkataritza eta sentiberatze kanpainei buruzko informazioa aurkitu daiteke.

HABEren diru-laguntzak

HABEren diru-laguntzak

HABEk itzuli egiten du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren zati bat. Horretarako euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana frogatu behar da.

Hizkuntza eskola ofizialak

Hizkuntza eskola ofizialak

Ba al zenekien Hizkuntza Eskola Ofizialean hizkuntza bat ikasteagatik ez dela diru-laguntzarik ematen? Hizkuntza eskoletako ikastaroen prezioak oso eskuragarriak dira eta horregatik ez da diru-laguntzarik ematen.

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Bilboko Udalak, Hiritarrekiko Harremanak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.

Diru laguntzak gurasoentzat

Diru laguntzak gurasoentzat

Bilboko Udalak euskara ikasi nahi duten gurasoentzat diru laguntzak ditu. Diru-laguntza honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan.

Dokumentu agiriak

Dokumentu agiriak

Baliabideak izeneko atalean, besteak beste, dokumentuak idazteko edo prestatzeko ereduak aurki daitezke.

Iturri ezberdinetako ereduak daude atal honetan, hala nola, Emun, LanHitz, Artez...

Gabriel Aresti Lehiaketa

Gabriel Aresti Lehiaketa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa jarri du martxan. Bi modalitate izango ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean bi sari banatuko dira, sari nagusia (4.100 €) eta akzesita (2.050 €).

 

Ipuinen gaia librea izango da, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izan beharko dira.

Ba al zenekien?

Bilbo Zaharra Forum

Bilbo Zaharra Euskaltegiak 2001. urtetik Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur egungo idazle ezagunenek hartzen dute parte, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea egiten diete.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao