Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Kale izendegia

Kale izendegia

Bertan Bilbo atalaren  baitako Leku izenak atalak aukera eskaintzen du kale-izendegian bilaketak egiteko. Kalearen izenaren arabera edota kale motaren arabera egin daiteke bilaketa. Emaitza moduan, kale horretako zenbakiak ematen ditu eta zenbaki baten gainean klikatu ezkero, beste hainbat datu ematen ditu: posta-kodea, barrutia, auzoa,...

Datu soziolinguistikoak

Datu soziolinguistikoak

Bilboko datu soziolinguistikoen berri izan nahi duen orok informazioa eskuragarri du webguneko Bertan Bilbo izeneko atalean, Datu soziolinguistikoak eremuan.

Atal horretan besteak beste, etxeko erabilera, hizkuntza-gaitasuna, transmisioa eta hezkuntza ereduetako matrikulazioaren inguruko informazioa ezagutu daiteke.

Bilboko Udalaren eta Labayru Ikastegiaren hitzarmena

Bilboko Udalaren eta Labayru Ikastegiaren hitzarmena

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute bakoitzak bere esparruan euskara bultzatu eta sustatzeko.

Lankidetza-hitzarmen hau ikerlanetan, zabalkunde lanetan eta aholkularitzan gauzatuko da. Ikerlanak Bilboko hizkuntza ondarearen arloari buruzkoak izango dira, euskarari dagokionez, bai alderdi idatzian bai ahozkoan, uriko historian eta bilbotarrenean euskarak izan duen garrantzia eta bilakaera bertoko biztanleen oroimenean berreskuratzeko asmotan.

Pedro Alberdi: "Aurtengo berrikuntza aipagarriena Saizarbitoria berak zati bat irakurriko duela izango da"

Pedro Alberdi: "Aurtengo berrikuntza aipagarriena Saizarbitoria berak zati bat irakurriko duela izango da"

Bilbo Zaharra euskaltegiak IV. etenik gabeko klasikoen irakurketa ozena antolatu du. Ekainaren 16an izango da Arriaga Antzokian eta aurtengoan Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pausu eleberria irakurriko dute. Pedro Alberdi (Eibar, 1957) irakurketaren kudeatzaileak irakurketaren inguruko azalpenak eman ditu.

Nolatan antolatu zenuten lehenengo etenik gabeko klasikoen irakurketa?

Bilbo Zaharra Forum aspalditik dugun kultur gunea da eta kultur gune horretan beti antolatu izan ditugu ekitaldiak, hitzaldiak... Baina duela bost bat urte pentsatu genuen, erronka, zerbait handiagoa egitea. Bide batez, ikasleen urte amaierako festa beti jan-edanekin lotu beharrean mota honetako ekitaldi batekin lotzea ondo egongo zela pentsatu genuen. Gainera, inbidiaz begiratzen genion Madrilen (Espainia) urtero egiten duten On Kixoteren irakurketari. Guztia bateratuta, zerbait berria egiteko gai ote ginen planteatzera eraman gintuen. Gainera, bazegoen paralelismo bat On Kixote eta Axularren Geroren artean, horregatik lan hori aukeratu genuen.

Irakurri elkarrizketa osoa

"Eman giltza"

"Eman giltza"

Bilboko Udaleko Euskara Sailak bat egiten du Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu duen "Eman giltza" kanpainarekin. Egitasmo honen helburu nagusia da euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea.

Kanpainaren euskarriak jaioberrien etxeetara bidaltzen diren diptikoak eta Ku-ku liburuxka eta CDak osatzen dute. Aurtengo berrikuntzarik garrantzitsuena, ordea, Eman giltza web orria da. Bertan gurasoentzako aholkuak, tresnak eta baliabideak batzen dira.

Poltsa berrerabilgarriak euskara sustatzeko

Poltsa berrerabilgarriak euskara sustatzeko

Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea 20.000 poltsa berrerabilgarri banatzen ari da euskararen erabilera sustatzeko.

Banaketa elkartutako dendetan eta tabernetan egiten ari da. Alde Zaharrean euskara bultzatzeko hitzarmenaren barruan dago ekintza. Akordioa Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak sinatu dute elkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko harremanetan bai merkataritza-harremanetan gure hizkuntzaren erabilpena areagotzeko.

XX. Mendeko hizkuntzalaritza

XX. Mendeko hizkuntzalaritza

Mendebalde Kultura Alkateak, Bilboko Udaleko Euskara Saialren laguntzarekin, irakurle guztien esku jarriko du Zamarriparen Manual del vascófilo (1913). Mikel Zarate abade eta irakaslearen Influencias del vascuence en la lengua castellana a través de un estudio del elemento vasco en el habla coloquial del Chorierri-Gran Bilbao (1976) lana ere argitaratuko da berriro.

Bertan Bilbo

Bertan Bilbo

XX. mendean euskarak eta euskalgintzak Bilbon izan duten historia dakarkigute Zuberogoitia anaiek Bertan Bilbo izeneko liburu atsegin eta irakurterraz honetan. Hori guztia mendean zehar Bilbon nagusitu izan diren garraiobideen eta zenbait auzuneren arteko lotura eginez lortzen dute.

Zerbitzuen Agiria

Zerbitzuen Agiria

Bilboko Udalak hirian bizi direnekin hartua duen konpromisoaren erakusgarri da Zerbitzu Agiri hau. Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobeak eta gero eta kalitate handiagokoak izatea da asmoa.

Zerbitzu Agiri honetan (eta aurreranzkoetan) kuantifikatu egin da Bilboko Udalaren konpromisoa eta ezagutzera eman erabiltzaileei, jakin dezaten zeintzuk diren ematen dizkiegun zerbitzuak eta zelan eman nahi dizkiegun.

Blas de Otero poesia lehiaketa

Blas de Otero poesia lehiaketa

Blas de Otero Bilboko olerkari ezagunaren omenezko poesia lehiaketa antolatzen dute urtero. 2008an antolatu zuten lehenengo aldiz lehiaketa Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak.

Bi sari banatu ohi dituzte: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Irabazle bakoitzak 6.000 euroko saria jaso ohi du. Epaimahaia, berriz, idazle ospetsuek osatzen dute.

Ba al zenekien?

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutiak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao