Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Elebi

Elebi

Bilboko Udalaren Euskara Sailak abian jarri du herritarrekin harreman zuzena daukaten udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko Elebi izeneko egitasmoa.

Pertsona elebidun bat udal bulegoetara doanean, leku horretan udal langilearekin euskaraz egin dezakeela jakingo du, eta hark euskaraz erantzungo diola. Azken batean, komunikazioa erraztu nahi da.

Horretarako ELEBI logotipoa sortu du. kur hori uriko zortzi barrutietako udaltegietako informazio guneetan, udal eraikinetako Informazio Bulegoetan eta Udal Sareko Liburutegietan jarriko da. Ezaugarri horrek jakinaraziko die herritarrei leku horietan euskaraz hitz egingo dietela hala nahi badute.

Joxe Anjel Iribarri elkarrizketa

Joxe Anjel Iribarri elkarrizketa

Joxe Anjel Iribarrek (Zarautz, 1943) futbola utzi zuela hainbat urte diren arren, kirol horri lotuta bizi da oraindik eta Athletic Club Fundazioko kide da egun. Fundazioak babestutako Futbola bai, euskara ere bai! egitasmoa izan du hizpide, besteak beste.

Futbola bai, euskara ere bai! egitasmoa gauzatu zenuten duela gutxi hirian. Zein ziren egitasmoaren helburuak?
Euskararen erabilera bultzatzea, batez ere umeen artean, kirol ekitaldi guztietan euskara erabiltzea posible dela erakusteko. Hau da, ikasten dutena ikasgeletatik at erabiltzea gauza normala dela erakutsi nahi genien.

Elkarrizketa osoa irakurri

Koikili Lertxundiri elkarrizketa

Koikili Lertxundiri elkarrizketa

Koikili Lertxundi (Otxandio, 1980) futbol jokalariak kirola eta euskara uztartzeko hainbat sentsibilizazio egitasmo gauzatu ditu Itzarri Consulting enpresaren bitartez. Bilboko ikastetxeetako umeek izan dute horietan parte hartzeko aukera.

Duela aste batzuk Futbola bai, euskara ere bai! egitasmoa gauzatu zenuten Athletic Club Fundazioarekin eta Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin batera. Zer nolako harrera izan zuen?
Harrera ona izan zuen, oso ona. Umeak pozik egon ziren eta gurasoak ere bai. Saio bakoitzean, gutxi gorabehera, 40-50 umek hartu zuten parte. Edozein umek har zezakeen parte, hau da, ez zuten talde batean edo aurretik futbolean arituak izan beharrik. Horrela, askok futbolarekin eduki duten lehenbiziko kontaktua euskaraz izan da. Garrantzitsua da gustatzen zaien aktibitate batean euskaraz aritzea normaltasun osoz.

Elkarrizketa osorik irakurri

Anaitasuna aldizkari digitalizatua

Anaitasuna aldizkari digitalizatua

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Hitzarmen hori dela-eta besteak beste, Anaitasuna aldizkari digitalizatura lotura zuzena jarri da Bilbon euskaraz webgunean.

Kultura 18 txartela

Kultura 18 txartela

Bilbon erroldatuta bazaude, 18 urte betetzen dituzunean Kultura 18 txartela eskatu dezakezu. Txartel horri esker urtean zehar 18 kultura ikuskizun doan ikusteko aukera izango duzu.

Gainera, txartela baliatuz zurekin doan pertsonak %50eko beherapena izango du sarrera erostean, edozein izanda ere bere adina. Zurekin doan pertsona beti bera izan daiteke, baina aldatu ere egin dezakezu.

Bilboz Badakit

Bilboz Badakit

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta ARGIA astekariak elkarlanean kaleratu zuten Bilboz Badakit mahai jolasa. Orain, CD-Rom formatuko jolas interaktiboa eta Interneterako bertsioa sortu ditu Euskara Sailak.

Tribial jolasak Bilbori buruzko 1.500 galdera-erantzun ditu sei gai edo ataletan banatuta: artea, historia, kirola, natura, jaiak eta kultura.

Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena

Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena

Bilboko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, eta Euskaltzaindiak hirian euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena dute indarrean.

2008. urtean sinatu zuten lehenengo aldiz hitzarmen hau Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza bultzatzeko eta hiriko biztanleen artean euskararen erabilera handitzeko, bai hiztunen kopuruari zein hizkeraren kalitateri dagokionez.

Juan Ramon Madariaga: "Poesia idazten erosoago sentitzen naiz"

Juan Ramon Madariaga: "Poesia idazten erosoago sentitzen naiz"

Juan Ramon Madariaga (Bilbo, 1962) Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) lizentziatua da eta irakaskuntzan hainbat urtez lan egin ostean, gaur egun Nontzeberri.com kultur atariko erredaktorea da.

1989an zure lehenengo liburua (Imentzioaren pergamuak) argitaratu zenuen. Guztira zenbat liburu argitaratu dituzu?
Guztira zortzi edo bederatzi argitaratu ditut. Beti poesiaren arloan idatzi izan dut. Gaztea nintzela hasi nintzen idazten eta hasierako lan haiekin hainbat sari irabazi nituen eta sariak beti izaten dira bultzada eder bat idazten jarraitzeko. Gainera, beti izan dut literaturarekin harreman berezi bat bai irakurle bezala, baita sortzaile bezala ere. Narraziora ez dut sekula salto egin, ez naizelako eroso sentitzen. Ipuinak eta egin izan ditut noizbait, kolaborazio gisa. Zenbait hedabideetan idazten ditut nire zutabeak eta artikuluak, baina batez ere poesigintzan aritzen naiz.

Euskaraz idazten duzu ezta?
Bai liburu guztiak euskaraz idatzi ditut. Bakar bat idatzi dut gaztelaniaz: Física. Ariketa moduan edo idatzi nuen gaztelaniaz. Zenbait itzulpen eta egin ditut antologietan eta, baina hori Espainia aldean izan da.

Irakurri elkarrizketa osoa

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutiak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.

Eskabideak egiteko argibide guztiak Partaidetza eta Barrutiak Sailakeko web atalean eta Bilboko Udalaren Hiritar Arretako Bulegoan eta Barrutiko Udal Zentroetan jaso ahal izango dira.

Zer gara gu / Nor gara gu

Zer gara gu / Nor gara gu

Zer gara gu / Nor gara gu izeneko mahai jolasa aurkeztu berri da. Jolasa Gotzon Barruetak egin du eta marrazkiak, berriz, Iosu Mitxelenak. Galdera-erantzunen jolasak Euskal Herriko kulturaren arlo guztietako galderak bildu dituzte: mendiak, ibaiak, sukaldaritza, musika, herriak, kirolariak, ohiturak...

Elkar argitaletxeak argitaratu du jolasa eta Euskaltel eta Bilboko Udaleko Euskara Sailaren laguntza izan du.

Ba al zenekien?

Zerbitzuen Agiria

Bilboko Udalak hirian bizi direnekin hartua duen konpromisoaren erakusgarri da Zerbitzu Agiri hau. Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobeak eta gero eta kalitate handiagokoak izatea da asmoa.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao