Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

BandenLehia

BandenLehia

Lehiaketa honek Interneten eta zuzeneko kontzertu batean osperik handiena duen musika taldea saritzen du. Finala, abenduaren 3an jokatuko da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Bilboko Kafe Antzokian. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek BandenLehia webgunean eman behar dute izena.

Bilbo Zaharra Forum

Bilbo Zaharra Forum

Bilbo Zaharra Euskaltegiak 2001. urtetik Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur egungo idazle ezagunenek hartzen dute parte, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea egiten diete.

Bilbo Zaharra Forumeko hainbat zita antolatzen dituzte urtean zehar eta guztiak Euskaltzaindiaren areto nagusian izan ohi dira.

Eztabaidak Literaturarekin

Eztabaidak Literaturarekin

Eztabaidak Literaturarekin ekimenaren baitan hilero idazle batekin solasaldia izan ohi da, normalean bere lanaren inguruan aritu ohi dira bertan biltzen direnak eta idazlearen edo gaiaren arabera publiko ezberdinarentzat antolatzen dituzte saioak. Bidebarrietako liburutegian izan ohi da saioa asteartetan.

Merkatarientzako euskara ikastaroak

Merkatarientzako euskara ikastaroak

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, HABE- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin elkarlanean merkatarientzako euskara ikastaroak antolatu ditu.

Irailaren 30era arte eman daiteke izena eta bi ikastaro mota izango dira: Merkataritza arloko euskararen oinarrizko ikastaroa eta merkataritza arloko euskara hobetzeko ikastaroa.

Irakurri albistea

Informazio gehiago

Gabriel Aresti ipuin lehiaketa

Gabriel Aresti ipuin lehiaketa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti ipuin lehiaketa antolatzen du urtero. Sarietan 12.000 euro inguru banatzen ditu. Sail bakoitzean (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan) lehen saria eta accesita izan ohi dira.

Lehiaketan edozein herrialdetako idazleek har dezakete parte, baina eleberriaren hizkuntza euskara edo gaztelania izan behar du. Gaia librea izango da eta ezingo da beste lehiaketa batean saritutako lanik aurkeztu.

Bidaiari Dubi Dubi

Bidaiari Dubi Dubi

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bidaiariaren Txokoa izeneko egitasmoaren baitan Bidaiari Dubi Dubi izeneko lehiaketa jarri du martxan. Bertan bidaietako bideo laburrak saritu dituzte.

Lehiaketan 18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta bideoek gehienez hiru minutuko iraupena izango dute. Bideoak, bidaia bateko zenbait lekuren irudiak eta bidaia hori egin duten pertsonen irudiak jaso beharko ditu.

Miguel de Unamuno Saiakera saria

Miguel de Unamuno Saiakera saria

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero Miguel de Unamuno Saiakera saria antolatzen dute. Bi modalitate daude lehiaketan: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean 7.000 euro gordineko saria ematen da.

Edozein nazioko edo edozein lekutan bizi diren idazleek har dezakete parte. Gaia librea da. Lanek gai bakarra izango dute edota elkarrekin zerikusia duten zenbait gai, beti ere, osotasunari eutsita. Ez dira onartzen artikuluen bilduma hutsak.

Dantza plazetan

Dantza plazetan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta "Dantza plazetan" izeneko ekimena gauzatzen da hilero Bilboko hainbat plazetan.

Euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz.

 

Urbeltzen Dantza Ganbara

Urbeltzen Dantza Ganbara

Zenbat Gara Elkarteak antolatuta hilero dantza saioak izaten dira Bilboko Kafe Antzokian. Urbeltzen Dantza Ganbara izeneko ekimenaren helburua dantza gizarteratzea da.

Dantza Ganbara azken lau urteotan egin da, eta arrakastaz lortua du bere jardule taldea, hilero hilero Kafe Antzokira gerturatzen dena.

 

Musikauzo ekimena

Musikauzo ekimena

Gure auzoetako kaleak eta plazak umorez eta musikaz betetzea da MusikAuzo programaren xedea. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen du, eguraldi ona egiten hasten denean, familiako kide guztiek kalean bertan musikaz gozatzeko kale-musikako banden errepertorioaz.

Ba al zenekien?

Juan Ramon Madariaga: "Poesia idazten erosoago sentitzen naiz"

Juan Ramon Madariaga (Bilbo, 1962) Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) lizentziatua da eta irakaskuntzan hainbat urtez lan egin ostean, gaur egun Nontzeberri.com kultur atariko erredaktorea da.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao