Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Lagun Artean Kantari ekimena

Lagun Artean Kantari ekimena

Zenbat Gara elkarteak Lagun Artean Kantari ekimena antolatzen du hilero Bilboko Kafe Antzokian. Sarri Anje Duhalde abeslariaren laguntza izan ohi dute. Ekitaldiak 20:00etan izaten dira.

Ekimena abian jarri zen kantatzea giza ariketarik behinenetakoa denez, kantatzeko ohitura berreskuratu nahian. Helburua lagunarteko giroan kanta zahar eta berriak ikastea eta kantatzea da.

Andres Urrutia: "Begi-bistakoak dira Bilboko Udalak azken urteetan egin dituen ahaleginak, eta bide horretan jarraituko duelakoan nago"

Andres Urrutia: "Begi-bistakoak dira Bilboko Udalak azken urteetan egin dituen ahaleginak, eta bide horretan jarraituko duelakoan nago"

Euskaraz ondo edo nahiko ondo hitz egiten dute Bilboko biztanleriaren %37ak (2001eko datua). Kopuru hori goraka joan da hainbat urtez, gaur egun ere joera hori al du?

 

Baietz esango nuke, gero eta nabariagoa baita euskararen presentzia Bilboko kaleetan, errotulazio, iragarki eta abarrekoetan, eta, are esanguratsuagoa dena, bilbotarren eta Bilbora hurreratzen direnen aho-ezpainetan. Ukaezina da, bestalde, irakaskuntzak hor bere lana egin duela, eta, orobat, euskaldunok gure hizkuntza birbalioarazteko egiten ditugun ahaleginak ere aintzat hartzeko modukoak direla.

 

Orokorrean Bilboko euskararen egoera eta Bizkaiko herri txikiagoetakoa berdina al da? Alegia, azken urteotako joera berdina al da? Edo badu eraginik hiriburua izateak?

Nire ustez, ezin da horri buruz orokorrean hitz egin. Hizkuntza, hain justu ere, gizartearen errealitatea da, eta herri batetik bestera gizarteak desberdinak dira. Labur esanda, gero eta ageriagokoa da herri txikietako eragina Bilboko euskalduntze-bidean, baina horrek ez du baztertzen Bilbon dugun bestelako bidea, alegia, euskaldun berriena. Bi-biak ari dira une honetan Bilbon pil-pilean, eta bitzuok dira euskalduntasunaren berme egokiak.

Irakurri elkarrizketa osoa

Herri kirolak euskaraz

Herri kirolak euskaraz

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak Bilboko ikastetxeekin elkarlanean Bilbon Herri Kirolak Euskaraz egitasmoa du martxan. DBH 3ko ikasleek hartzen dute parte eta urtean zehar hainbat topaketa egiten dituzte.

San Inazioko Levante plaza, Etxebarria parkea eta Euskalduna zubipean dagoen hokey pistan burutzen dituzte topaketak, eta D eta B ereduetan ematen duten ikastetxeek hartzen dute parte.

Zinema euskaraz

Zinema euskaraz

Bilboko ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko helburuz, D eta B ereduetako ikasleek hainbat zinema areto komertzialetan euskaraz ekoiztutako edo euskarara itzulitako filmak ikusteko aukera dute Zinema euskaraz egitasmoari esker.

Eskola-orduetan ikusten dituzte filmak. Urtero, ikasturtearen barruan, 26 zine emanaldi inguru ematen dira eta 45-50 ikastetxetako 9.000 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute.

Zortziko txikia-Bertsolaritza eskoletan

Zortziko txikia-Bertsolaritza eskoletan

Zortziko txikia-Bertsolaritza eskoletan egitasmo honen helburuen artean ditugu euskararen ezagutza zabaltzea eta euskararen erabilera irakaskuntza araututik kanpo eramatea.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ekainean parte hartzen dute egitasmo honetan.

D bitamina-Aberastu bere heziketa!

D bitamina-Aberastu bere heziketa!

D bitamina-Aberastu bere heziketa! kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.

Biribilko

Biribilko

Biribilkoren helburua da Euskararen erabilera Bilbo hiriko komertzianteentzat errentagarria izatea lortzea, horretarako irudia, prestakuntza eta informazioa ardatz estrategikotzat hartzen dituela.

Berbalaguna

Berbalaguna

Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da, eta bide batez Bilboko euskaldunak harremanetan jartzeko helburuarekin martxan jarritakoa. Euskaldunok, ikasten ari garenok eta nola edo hala moldatzen garenok, euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortzea, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea da helburu nagusia.

Euskarazko eskaintza kulturala

Euskarazko eskaintza kulturala

Euskararen aldeko jarrera eta erabilera sustatzeko helburuarekin Harrapazank! egitasmoa jarri du martxan Euskara Sailak martxoko larunbatetan. Egitasmoaren bidez, 12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko eskaintza kulturala indartzen da.

Ikusi eta Ikasi

Ikusi eta Ikasi

Ikusi eta Ikasi 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako kultur zirkuituko eskaintza anitza da eta era guztietako ekimenak antolatzen dituzte: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak… Ekimen guztiak euskaraz dira, helburua haurrak aisialdian euskaraz aritzea baita.

Zirkuitua urtarriletik martxora izaten da eta Bilboko hainbat auzotan antolatzen dira ekimenak. Zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.

Ba al zenekien?

Euskaldunon gida

Zer behar? atalari esker Euskaldunon Gida ezagutzeko aukera duzu.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao