Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Ba al zenekien?

Mintzakide programa

Mintzakide programa

Mintzakide programaren bitartez, euskaraz jakin baina duten maila hobetu nahi dutenek orain dute aukera. Ulibarri Euskaltegian eman behar da izena eta bikotekideek gutxienez 10 astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute.

Programaren inguruko informazio guztia dago Mintzakide programa egitasmoaren atalean.

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa

Bilboko Udaleko Euskara Sailak urtero Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa antolatzen du 8 eta 16 urte bitarteko eta Bilbon erroldatuta dauden haurrentzat.

Idazlanek euskaraz idatziak egon behar dute eta marrazkiz osatuak. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 700-800 idazlan inguru aurkezten dira.

Bilboz Badakit

Bilboz  Badakit

Bilboz Badakit tribial jolasa argitaratu zuen Bilboko Udaleko Euskara Sailak Argia astekariarekin elkalanean. Jolas honetan Bilbori buruzko galderak aurkitu daitezke, eta horri esker jakin ahal izango da zenbat dakigun Bizkaiko hiribuari buruz.

Adin guztietako partaideei zuzendua dago eta Bilboko liburu dendetan salgai.

Julene Azpeitia

Julene Azpeitia

Kale bereko aurreko espaloain, Posta 17n, emakumeen presentzia handia zeukan beste erakunde bat biltzen zen, Bilboko Irakasle Euskaldunen Elkartea. ELA sindikatuaren egoitza erabiltzen zuen elkarte horrek auzune eskoletako eta udal eskoletako maisu-maistrak biltzen zituen. Buruzagien artean auzune eskoletako lehenengo promozioko bi maistra zeuden: Gotasne Gallastegi eta Julene Azpeitia. Julene, maistra peto-petoa izateaz aparte, idaze ere bazen. Beste gauza batzuen artean, "Irakurri maite" argitaratu zuen 1932an, umeengan irakurtzeko zaletasuna sustatu nahian. Prentsan ere idazi zuen: Euzkadi egunkariak 150 bat artikulu argitaratu zizkion Euzkotar umien aldez izenburupean.

Ibaizabal astekaria (1902-1903)

Ibaizabal astekaria (1902-1903)

Ibaizabal-en lorpenen artean zabalkundea aipatu behar dugu. Euskalzale-ren esparrua praktikan Bizkaira mugatu zen arren, aldizkari berriarekin ahalegin handia egin zuten Euskal Herri osora, eta bereziki Gipuzkoara, zabaltzeko. Asmo hori astekariaren azalean bertan argi asko adierazten zen, argibide hau baitzetorren Ibaizabal izenaren azpian: "Bizkaitarrez eta guipuzkoarrez eguiña". Berriemaile sarea finkatzea ere lortu zuten: 15 Gipuzkoan eta 7 Bizkaian. Salmenta handienak Bilbon izaten ziren, baina jarraian Gipuzkoako hainbat herri nabarmentzen ziren, eta Errenteria zen guztien buru (150-160 ale saltzen ziren Txirritaren herrian). Hortik ondorioztatu ahal dugu Bilbon bazegoela euskal irakurgaiak kontsumitzeko prest zegoen multzo esanguratsu bat. Bizkaiari dagokionez, Ibaizabal beste zazpi herritan saltzen zen: Bermeon, Durangon, Lekeition, Lemoan, Markinan, Mungian eta Plentzian.

 

Iragarkiak

Iragarkiak

Aldizkarien ekarpenik handiena arlo grafikoan gauzatu zen. Arlo horretan bazegoen hainbat berrikuntza: noizbehinka agertzen ziren argazkiak (gehienak erlijiosoak), Teles eta Niko komiki sorta, eta, agian deigarriena, publizitate moduluak. Esparru horren lanketak argi erakusten digu bazegoela hizkuntza-komunitatea sortzeko nahia, euskara gero eta garrantzitsuagoa zen kontsumoaren mundura ekartzeko gogoa, eta, aldi berean, iturri ekonomiko berriak bilatzeko asmoa.

Iragarkiok, gainera, orduko gizartean zabaltzen ari ziren joera berrien erakusle ezin hobea dira. La  Cervecera del Norte-ren europar kutsuko iragarkiari esker, adibidez, badakigu edari horia betiko txakolinarekin lehian hasia zela.

 

 

Ba al zenekien?

Eztabaidak Literaturarekin

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Eztabaidak Literaturarekin izeneko ekimena du martxan. Ekimen horren baitan hilero zita berezia izaten da Bidebarrietako liburutegian.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao