Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Diru-laguntzak

Euskara ikasteko

Bilboko Udalaren diru-laguntzak

Xedea:

Azalpena:

Diru-laguntza honen onuradunak hiru talde hauetako pertsonak dira:

1) umeen gurasoak eta legezko tutoreak:

Diru-laguntza honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea familia-eremuan. Zenbait kasutan, familia batzuetan, aitak edo amak edo biek hitz egiten dute euskaraz, baina beste batzuetan bietako inork ez daki. Hori dela-eta, haurra lehenengo aldiz euskara entzuten hasten da haurtzaindegian, 2 urte dituenean.

Egoera horri aurre egiteko, egokiena da hizkuntza ohiturak sendotzen joatea hasierako unetik; alegia, gurasoek ahalik eta azkarren hasi behar dute euskara ikasten. Seme-alabak hazi direnean, eta familiak hitz egiteko gaztelera erabiltzen duenean, oso zaila edo ia ezinezkoa izaten da hizkuntza ohiturak aldatzea eta familia euskaraz hitz egiten hastea.

2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak:

Kontuan izanda ume eta gazteen inguruan antolatutako aisialdiak duen garrantzia, diru-laguntza hau haur eta gazteen aisialdiko begiraleei eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileei luzatu zaie, ume eta gazteekin duten harreman zuzenagatik.

3) Deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten diru-sarreradunak:

Biztanleriaren atal handi baten ekonomia eta lan egoera urriaren aurrean eta gizartearen eskaerari erantzunez, diru-laguntza hau deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten diru-sarreradun pertsonari eta familia- edo bizikidetza unitateari ere luzatu zaie.

Hartzaileak: Bilbon erroldatuta eta programaren baldintzak betetzen dituztenak, dagokien taldea kontuan izanda.

Deialdia: Deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) argitaratzen da. Era berean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdiaren laburpena argitaratzen da.

- BDNS (identif.): 454184

- Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 2019-05-17

- Informazio orria

- 2019ko deialdiaren oinarriak (2018-2019 ikasturtea)

- 2019 - I Eranskina (Eskabide orria)

- 2019 - II Eranskina (Hartzekodunen fitxa)

Dokumentazioa:

Dokumentazioa Euskara Zuzendariordetzan (Aznar eraikina, Venezuela plaza 2, 7), Herritarrei Laguntza Bulegoan (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12) eta beherago azaldutako udaltegietan jaso daiteke.

Eskaerak aurkezteko epea: Deialdi honen Erabakiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasitako hamabi astegun (kontsultatu "Informazio orria)

 

Eskaerak aurkezteko lekuak:

  • Web orriaren bidez
  • Erregistro Nagusian (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
  • Erregistro deszentralizatuetan
    • Abando-Indautxuko udaltegia (Elkano 20-22)
    • Basurtuko udaltegia (Zankoeta, 1)
    • Begoñako udaltegia (Club Deportivoren Zirko Amateur kalea 2)
    • Deustuko udaltegia (Agirre Lehendakariaren etorbidea 42)
    • Errekaldeko udaltegia (Altube zeharkalea 6)
    • Ibaiondoko udaltegia (Pilota kalea 10)
    • Santutxuko Udaltegia (Monseñor Remigio Gandasegi 6)
    • Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat kalea 12-18)
    • Uribarriko udaltegia (Iturriondo plaza 4)
    • Zorrotzako udaltegia (Clara Campoamor kalea 1)

 

  • Udal bulegoak irekita egongo dira:
    • Maiatzean, 8.30etik 14.00etara
    • Ekainean, 8.30etik 13.00etara
    • Maiatzean, Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa: eguenetan,  16.30etik 19.30era ere bai.
  • 39/2015 Legean eta 72/2008 Dekretuan aurreikusitako lekuetan. Horrelakoetan, eskariak Bilboko Udaleko Erregistro Orokorrera bidaliko dira.

Erakundea: Udala

Informazio gehiago:

 

Erakundea: Udala

Oharra:

 

 

 

Zuretzat

Ba al zenekien?

Gabriel Aresti ipuin lehiaketa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti ipuin lehiaketa antolatzen du urtero. Sarietan 12.000 euro inguru banatzen ditu. Sail bakoitzean (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan) lehen saria eta accesita izan ohi dira.

atzera Uztaila 2019 aurrera
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
Bilbao