Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Berbalaguna

BERBALAGUNA euskara praktikatzeko egitasmoa da. Euskaldunok, ikasten ari garenok eta nola edo hala moldatzen garenok, euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortzea, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea da helburu nagusia.

Bilboko euskaldunak harremanetan jartzea nahi dugu. Euskaldunon mundua ikusgarri egin, eta hiztun berriak mundu euskaldun horretan partaide izatea erraztu.

Norentzat da BERBALAGUNA?

Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera.

Euskaraz moldatu bai, baina lasai hitz egiteko konfiantzazko guneak behar dituenarentzat: Norekin hitz egin ez edo apur bat herdoilduta baduzu euskara, zuretzat ere badago lekua Berbalagunean.

Euskaldunarentzat: bidelaguna edo laguntzailea deituko duguna. Euskaraz bizi bazara baina euskararen aldeko boluntarioa izan nahi baduzu edo gehienetan gazteleraz egin arren, euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.

Zer eskaintzen du BERBALAGUNAk?

Berbalaguna taldeak: Adina, zaletasunak eta aukerak kontuan hartuta talde txikiak osatzen ditugu. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, taldekideen artean erabakitzen dute noiz, non eta zertarako bildu. Talde guztietan euskaldun osoa den laguntzaile edo bidelaguna egoten da proiektuaren dinamizatzailearekin koordinatu eta harremanetan egoteko.

Euskararen Agenda: Ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak...

Bilboko edozein auzotan aukera duzu berbalaguna izateko eta horretarako hemen dituzu informazio eta harremanetarako guneak:

Berbalaguna
 

 

Zuretzat

Ba al zenekien?

Zinema euskaraz

Bilboko areto komertzialetan euskaraz ekoiztutako edo euskarara itzulitako filmak ikusteko aukera dute D eta B ereduetan ikasten duten haur eta gazteak Zinema euskaraz egitasmoari esker.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao