Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Bilboz badakit

Euskara Zuzendariordetzak, gure hiria hobeto ezagutzeaz batera, aisialdian euskararen erabilpena suspertzeko asmotan Bilboz BaDakit tribial tankerako jolasa argitaratu du Argia astekariaren laguntzarekin.

 

Honako galdera hauek aurkitu ditzazkegu:

  • Zeintzuk izan ziren Bilboko lehen hiru kaleak?
  • Zein estilotakoa da San Nikolas eliza?
  • Zergatik esaten zaio ‘Botxo’ Bilbori?
  • Zein da Santo Tomas eguneko ospakizunaren jatorria?
  • Zein da Zamudio, Derio eta Bilboren arteko mugan dagoen mendia?
  • Noiz sortu zen Athletic futbol taldea?

Beti izan dituzun galderei erantzuna emateko.

Ezaugarriak:

  • 2-36 partaidek joka dezakete partida bakoitzean.
  • Guztira 1.500 galdera daude; gai bakoitzeko 250 galdera-erantzun koloreetan banatuta: artea, historia, kirola, natura, jaiak eta kultura.

Hartzaileak:

Adin guztietako partaideei zuzendua.

Informazio osagarria:

Bilboko liburu dendetan salgai.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskaldunen hizkuntza eskubideak

Euskaldunen hizkuntza eskubideen inguruko datu guztiak bildu dituzte Bilbao Euskaraz webguneko Hizkuntza eskubideak atalean.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao