Egitasmoak
D ereduan matrikulatu!
Azalpena:
Matrikula kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.
Horretarako, etxeetara informazio gutuna bidaltzen da.
Hartzaileak:
Eskolatze garaian sartzear dauden umeen gurasoak.
Data:
Abendua
Informazio osagarria:
- Urtero-urtero Bilbon erroldatutako 2 urteko umeen (3.000 inguru) etxeetara informazioa bidaltzen da.
Informazio hau bidaltzen zaie: D ereduan matrikulatu!
D ereduan matrikulatu! egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.
Informazio gehiago: Zer behar? Euskaraz eskolaratu