Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Darabilbo

Bilboko Udaleko Euskara Zuzendariordetzak, Bilboko Euskaltegi Sarearekin batera (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia), Uriko auzoetan euskaldunei euskara praktikatzeko aukera gehiago ematen dien “Darabilbo. Erabili euskara Bilbon” egitasmoa martxan jarri du.

20013ko urrian hasi zen egitasmoa. Talde jarduerak, ikasleei, ikasle-ohiei, berbalagunei, mintzakideei eta oro har, euskaldun osoei bideratuta daude eta Udala eta euskaltegiez gain, euskalgintzan dabiltzan zein bestelako elkarteek ere parte hartu eta laguntzen dute egitasmoan, hala nola Bilboko Euskara elkarteak edo Athletic Fundazioa, konpartsak, AlhondigaBilbao, Arte Ederren museoa edo Guggenheim museoa.

“Darabilbok” 12 bat pertsonez osatutako taldeak proposatzen ditu, elkarlanean eta doan zenbait auzotan errepikatu daitezkeen edo eta behin baino gertatuko ez diren hainbat tailer eta ekitalditan parte har dezaten. Euskaldun eta euskaltzaleek euskara praktikatzeko eskainitako jardueren artean honako hauek izan dira orain arte:

  • Trikot tailerrak. 
  • Hizkuntz jarrerak, portaerak eta lidergoaren inguruko tailerrak.
  • Dastaketa tailerrak.
  • Elkarteekin Mahaian egitasmoa.
  • 8 Aste, 8 Museo.
  • Euskara Partyak.
  • Bertan Bilbo Hiri ibilbideak.
  • Bizikleta Martxa.
  • Dantza tailerrak.
  • Grabatu tailerrak.
  • Bertso gosari eta askariak.
  • Bilboko gozogintza
  • Teknologia berriak – instagram
  • ...

Ekitalditik ekitaldira ekintzak aldatzen doaz.

Hartzaileak: euskal hiztunak
Data: urtean zehar
Agenda kontsultatu: hemen
Izena emateko: hemen

 

Albisteak

albiste gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Zerbitzuen Agiria

Bilboko Udalak hirian bizi direnekin hartua duen konpromisoaren erakusgarri da Zerbitzu Agiri hau. Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobeak eta gero eta kalitate handiagokoak izatea da asmoa.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao