Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Elebi-Udal administrazioan euskaraz

Bilboko Udalak beste urrats bat eman nahi du administrazio elebiduna lortzeko, beti ere indarrean dagoen Euskararen Erabilera Planaren barruan. Plan hori 1999an onartu zen eta gaur egun laugarren fasean dago. Bere helburu nagusia da euskara, hizkuntza ofiziala den neurrian, zerbitzuko hizkuntza eta komunikatzeko ohiko tresna bihurtzea.

Era berean, Planak euskararen normalizazioan aurrera egin nahi du, administrazio barruan laneko hizkuntza izan dadin. Horretarako, nabarmena da gero eta udal funtzionario gehiagok daukatela hizkuntza eskakizuna eta euskarazko gaitasun maila handia.

Horrela, bada, Euskara Sailak abian jarri du herritarrekin harreman zuzena dagoen udal espazioetan elebitasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko ekimena. Pertsona elebiduna udal bulegoetara doanean, leku horretan udal langilearekin euskaraz egin dezakeela jakingo du, eta hark euskaraz erantzungo diola. Azken batean, komunikazioa erraztu nahi da.

Horretarako ELEBI logotipoa sortu du (ELEBIk “hizkuntza bi” esan nahi du eta, aldi berean, ELEBITASUNA eta BILBAO terminoekin identifikatzea iradokitzen du). Ikur hori uriko zortzi barrutietako udaltegietako informazio guneetan, udal eraikinetako Informazio Bulegoetan eta Udal Sareko Liburutegietan jarriko da.

Ezaugarri horrek jakinaraziko die herritarrei leku horietan euskaraz hitz egingo dietela hala nahi badute.

Elebi-Udal administrazioan euskaraz egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

Ikusi

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskara ikasi nahi?

Euskara ikasi nahi dutenentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu du Bilboko Udalak atal honetan.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao