Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Eman giltza

Azalpena:

Kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz; familiaren bidez hizkuntzaren jarraipena sustatzea ahalik eta maila gehienetan: familia arteko harremanetan, irakaskuntzan, aisialdian... Oso garrantzitsua da hizkuntza batean murgiltzeko ahalik eta pizgarri edo estimulurik gehien izatea txiki-txikitatik.

Horretarako, etxeetara informazio gutuna bidaltzen zaie.

Hartzaileak: Jaioberrien gurasoak

Data: urte osoa.

Informazio osagarria:

Kanpaina hau ALKARBIDE bilgunearen (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) koordinazioari esker Bizkaiko hainbat herritan jarri da martxan, eta beste batzuen artean Bilbon ere.

Urtean zehar Bilbon jaio izan diren umeen etxeetara informazioa bidaltzen da seme-alabei lehenengo unetik euskaraz egiteak duen garrantziaz gurasoak sentiberatzeko.

2.600etik gora dira urtero bidaltzen diren gutunak.

Badira zenbait urte kanpaina hau martxan jarri zela. Orain arte egindako kanpainetan lelo hauek erabili izan dira: Euskaraz blai, Euskara aireportura eta Esan eidazu euskaraz.

Kanpainaren hartzaile diren gurasoek etxean bertan jasoko dituzte kanpainaren euskarriak:

  • Umeak euskaraz egitera bultzatzeko eskuorria 
  • Urteko kanpainarekin zerikusia duen oparitxoren bat: esponjatxoa, sehaskan eskegitzeko jostailua, Ume kantuak, ku-ku!

Berrikuntzarik garrantzitsuena Eman giltza web orria da. Bertan gurasoentzako aholkuak, tresnak eta baliabideak batzen dira. Hainbat gurasoren testigantzak ere sartu dira beste guraso batzuek izan ditzaketen kezka, beldur edota bestelako zalantzak argitu eta uxatzeko.

Web guneko atalak hiru hizkuntzatan ikusi daitezke eta, hizkuntza batean zein bestean atal berdinak agertu arren, edukia aldatu egiten da tipologiaren arabera gurasoen beharrizanak ezberdinak direlako. Beharrizan, kezka, zalantza eta beldur horiek zeintzuk diren zehatz-mehatz jakiteko kanpaina honen sustatzaileak harreman zuzena izan dute gurasoekin. Eztabaida taldeak eratu dituzte eta horien bidez aurten gurasoek parte-hartze zuzena izan dute kanpainan.

Eman giltza egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

Albisteak

albiste gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Gaztea bazara, Harrapazank zuretzat da

Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak urtero abian jartzen du dagoeneko sustraituta dagoen Harrapazank programa.

Bilbao