Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Euskal Coaching

Azalpena: Egitasmo honetan gazteen aisiaren jarduera garrantzitsuenak diren kirola eta teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea helburu duten tailerrak eta hitzaldiak antolatu dira.

Euskal Coaching izeneko egitasmoa Koikili Lertxundi Athletic Club-eko jokalari ohiak gidatzen duen ezagutzaren kudeaketaz arduratzen den Itzarri Consulting enpresak eta BIGE-Bizkaiko Gurasoen Elkarteko kideen laguntzarekin antolatzen da Bilbon. Bertan hiriko ikastetxeetan Euskara-Tek tailerrak burutzea eta zenbait barrutitan kirola, hezkuntza eta euskararekin zerikusia duten hitzaldiak eskainiko dira.

 

  • Euskara-Tek tailerrak: Hiriko hamabost ikastetxetan Euskara-Tek tailerrak egiten dira. Euskara, ulermena, irakurmena, teknologia berriak eta deskribapena lantzeko tailer teoriko praktikoa gauzatuko da saio bakarrean.

    Itzarriko kide bat eta euskal kirolari bat zentrora hurbildu eta bertan, deskribapen pertsonal bat nola egiten den azalduko dute PowerPoint euskarria erabiliz. Saioek 2 ordu bitarteko iraupena izango dute eta saio bakoitzean gehienez 50 gaztek parte hartu ahal izango dute.

     
  • Kirola eta euskara hitzaldiak: Hitzaldi hauek kirol arloan oso ezagunak diren kirolariek ematen dituzte, gazteen artean erreferenteak direnekin hain zuzen. Beraien ahotik kirolaren baloreak eta ezaugarriak zeintzuk diren azpimarratzen da, euskararen erabilera kontuan izanik. Eskola kirolaren eredua zein den eta zein izan beharko litzatekeen argitzen da. Horrela, kirol moten sailkapenean sakontzen dute, bakoitzaren baloreak, alde positiboak zein negatiboak azpimarratuz. Hitzaldi hauek gauzatzeko kirol elkarteekin batera antolatzen dira datak eta lekuak zehazteko.

    Itzarrik kirolarekin duen harremanaren ondorioz, hainbat kirolarik parte hartzen dute aipatutako tailer nahiz hitzaldietan.

    • Futbolariak: Arrate Orueta, Aitziber Juaristi, Iraia Iturregi, Amaia Olabarrieta, Ainoa Tirapu, Koikili Lertxundi, Ibai Gomez y Txema Añibarro.
    • Txirrindulariak: Beñat Intxausti e Igor Anton.
    • Pelotariak: Iñaki Iza, Mikel Urrutikoetxea, Ibai Zabala y Pablo Berasaluze.
    • Borrokalaria: Maider Unda.
    • Surflaria: Leticia Canales.
    • Aizkolaria: Aitzol Atutxa.
    • Mendizalea: Alex Txikon
    • Eskubaloi jokalaria: Eli Pinedo y Ainhoa Azaola.
    • Motorra: Txomin Arana

Bizkaiko kirolean erreferenteak dira guztiak.

Data: ikasturte barruan.

Lekua: tailerrak ikastetxeetan eta hitzaldiak elkarteen aretoetan edo udaltegietan.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Dantza plazetan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta "Dantza plazetan" izeneko ekimena gauzatzen da hilero Bilboko hainbat plazetan.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao