Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Gu ere bertsotan - Bertsolaritza eskoletan

Azalpena:

Euskara Zuzendariordetzak Gu ere bertsotan - Bertsolaritza eskoletan egitasmoa martxan jarri du Bilboko ikastetxeetan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza tekniko eta gidaritzapean eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren lankidetzarekin.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek ikastetxeetan saioak antolatzen dituzte beraiek sortutako materialarekin (lan-koadernoa, CDa, bideoa...) bertso zaharrak, doinuak, kantak, oinarri teorikoak eta abar lantzeko.

Egitasmo honen helburuen artean ditugu euskararen ezagutza zabaltzea eta euskararen erabilera irakaskuntza araututik kanpo eramatea.

Hartzaileak:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Data:

Ikasturtean zehar.

Baldintzak:

  • Parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak izatea.
  • D eta B ereduko ikastetxeetako ikasleak izatea.
  • Urritik maiatzera astean ordubeteko saioak ikastetxean bertan.

Eskatzailea:

Ikastetxe bakoitzeko pertsona arduraduna.

Informazio osagarria:

  • Urtero-urtero 30-35 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan.
  • 1.200 partaidetik gora urtero.
  • Ekainean bertso saioa antolatzen da parte hartu duten ikasle guztiekin egitasmoari amaiera emateko.
  • Gu ere bertsotan – Bertsolaritza eskoletan egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

Albisteak

albiste gehiago

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

gainera...

Ba al zenekien?

Komunikabideak

Komunikabideen inguruko informazioa behar izan ezkero, bada non kontsultatu aldizkari, egunkari eta irratien inguruko informazioa. Horretarako leku egokiena Bilboko Euskara Sailaren webguneko Komunikabideak atala da.

atzera Ekaina 2019 aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Bilbao