Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Harrapazank!

Azalpena:

Euskararen aldeko jarrera eta erabilera sustatzea da egitasmo honen egiteko nagusia. Euskararen normalizazio prozesuan, kultur jarduerek duten garrantzia uka ezina da, eta, euskararen erabilera sustatzearren, erabilpen askeko esparruetan euskarazko eskaintza zabaltzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, erakargarria eta berritzailea den euskarazko eskaintza kulturala eskaintzea da egitasmo honen helburu nagusietakoa.

Hartzaileak: 9-18 urte bitarteko gaztetxoak

Data: otsailean, martxoan eta apirilean

Lekua: Barrutietako udaltegiak, Euskararen Etxea, Bilborock

Informazio osagarria:

Harrapazank! Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko ekintza planean (ESEP) ezarritako helburuak —hizkuntzaren jabekuntza, erabilera eta elikadura— oinarritzat hartzen dituena.

Honela banatzen da 2018ko Harrapazank programa:

  • DISTIRAZANK 

    Harrapazank Junior: 9 eta 13 urte bitarteko neska mutilentzat.

    Harrapazank Senior: 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

     
  • SORTUZANK 

    Hainbat gai lantzeko tailerrak: graffitia, argazkilaritza, makilajea…

     
  • BILROBOT tailerrak 

    8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako tailerrak: robotikako tailerrak, bideo-jokoak eta popping dantza.

     

Informazio gehiago eta izena ematea:

Albisteak

albiste gehiago

Aurreko urteetako egitarauak

gehiago

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Itzulpen zerbitzuak

Egunen batean itzulpen zerbitzuren bat behar izan ezkero eta ez baldin badakizu nora jo, oro erraza duzu Bilbo inguruan itzulpen zerbitzua eskaintzen duten enpresen berri jakitea. Izan ere, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren webgunean itzulpen zerbitzuei eskainitako atal berezi bat dago.

atzera Apirila 2018 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao