Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Abian da Harrapazank programa

2014-02-24

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du “Harrapazank” programaren bederatzigarren edizioa. Aurtengoa ere nobedadeez betetako edizio izango dela aurreikusita, ez da harritzekoa parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa izatea: Harrapazank eszena egitasmoan 88 talde apuntatu dira, guztira 325 parte hartzailerekin, eta Sortuzank tailerrean berriz 200 dira parte hartu duten gazteak, ia plazen %100 bete arte.

Euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaintzera bideratutako egitasmo aitzindari honek sare sozialak baliatu ditu berriz ere gazte bilbotarren komunitatea sendotze aldera, eta horren lekuko da www.harrapazank.com ataria. Web gunean Euskara Zuzendariordetzak, Topagune eta Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako programari buruzko informazio zehatza eta egokitua aurkitzeaz gain, gazteak, parte hartzaile pasiboak izatetik aktibo izatera pasatzen dira, norabide biko komunikazioa sortuz.

Gazteen gustu, eskaera zein merkatu joeretan oinarritutako egitaraua diseinatu da aurten ere. Gauzak honela, nobedadeak Harrapazank eszenan, Sortuzank tailerretan zein izen ematean izan dira. Eta izen emateez azpimarratu, web gunetik soilik bideratuko direla: bertan www.harrapazank.com atarian ekintza bakoitzean apuntatzeko izen-emate fitxa bana dute eskura gazteek.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskara ikasi nahi?

Euskara ikasi nahi dutenentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu du Bilboko Udalak atal honetan.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao