Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Distirazank lehiaketaren gala apirilaren 17an, zapatu honetan, izango da

2010-04-13

Harrapazank ekimenak 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintza handitu nahi du jarduera erakargarri eta berritzaileen bitartez.

Dantzazank eta Jozankekin batera, edizio honetan Distirazank lehiaketa antolatu da lehenengoz gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta dantzarako dohaina erakutsi ditzaten.

Topaguneko dinamizatzaileek komunikazio kanpaina egin dute Bilboko ikastetxe eta institutuetako gazteen artean bi lehiaketei buruzko informazioa eskaintzeko eta, horren ondorioz, 120 nerabe baino gehiagok izena eman dute lehiaketetan.

Distirazank talentu lehiaketan gazteek edozein motatako ikuskizunak aurkeztu ahal izango dituzte: antzerkia, magia, zirkoa, musika ekintzak, playbackak, bertsoak, etab. Lehen edizio honetan 10 taldek eman dute izena, eta horietatik 8 pasatu dira finalera. Finala gala ikusgarri baten barruan izango da eta Oihan Vega, aktorea, aurkezlea eta Gaztea Irratiko DJa, aurkezle lanez arduratuko da.

Ikuskizunak galarako hobetu ditzaten, parte hartzaile guztiek Galder Perez eta Aiora Sedano aktoreen laguntza dute, astero Deustuko Udaltegian egiten ari diren entsegu saioetan.

Azken gala apirilaren 17an izango da, 19:30ean Bilborock aretoan. Sarrera debalde da.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskarazko eskaintza kulturala

Harrapazank! egitasmoaren helburua, 12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko eskaintza kulturala indartzea da.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao