Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Egun gutxi falta dira Dantzazank lehiaketa ikusgarriaren galarako

2010-04-16

Dantzazank

Harrapazank programak gure hizkuntza, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emanetako hizkuntza izatea lortu nahi du gazteen artean. Horretarako, Euskara Sailak Topagunea - Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin eta BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean ekimen hau antolatzen dute udaberriro.

Dantzazank dantza lehiaketa honetan gazteek talde koreografiak antolatu beharko dituzte azken saria irabazi ahal izateko. Oraingo honetan 18 talde aurkeztu dira eta, lehen aukeraketaren ondoren, 8 heldu dira finalera. Gaztetxoei koreografiak garatzen laguntzeko eta galarako prestatzeko, astero, laguntza klaseak hartzen ari dira, Ylenia López eta Nia Acosta dantzari eta aktoreen gidaritzapean.

Nerea Alias-ek aurkeztuko duen azken gala apirilaren 24an izango da, 19:30ean, Bilborock aretoan. Sarrera debalde izango da.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Bilboko euskararen egoeraren berri izan ahal izateko beharrezkoak diren tresna guztiak bildu dituzte atal honetan.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao