Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Gazteen "Harrapazank" programa itzuliko da udazkenean, "Izarren Hautsa" talentu eskola eta "Klikazank" internet bidezko ginkanarekin

2017-09-28

  • Izarren Hautsa musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak hobetu nahi dituzten eskolan 60 gazte bilbotarrek, 9 eta 18 urte bitartekoek, hartuko dute parte. Talentuen eskola zapatu goizetan izango da Begoñako, San Inazioko eta Deustuko udaltegietan.
  • Klikazank lehiaketa internet bidezko ginkana bat da, 12 urtetik gorako gazteentzat. Euskara sare sozialetan eta Interneten erabiltzea izango da programa honen helburua. Irabazleek teknologia berriekin zerikusia duten sariak jasoko dituzte
  • Ekintza bien helburua da kultura eta sormena sustatzea eta euskaraz gozatzea. Urrian eta azaroan gauzatuko dira ekintzok baina parte hartzeko izena irailean eman behar da www.harrapazank.eus orrialdean.
  • Amaiera emateko, Txalofest jaia egingo da abenduaren 2an, Bilborock-en. Ekitaldi horretan sariak banatuko dira.

 Ekimen hauek, Izarren Hautsa talentuen eskola eta Klikazank internet bidezko ginkana, gazte bilbotarrentzat dira, gustuen araberako jarduerak eta esperientziak eskainiz. Programa bietan izena emateko epea zabalik dago www.harrapazank.eus orrialdean. Irailean eman behar da izena eta ekintzak urrian eta azaroan egingo dira.

Harrapazank gazteentzako programaren hamabigarren edizioa dugu honako hau. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioak) antolatzen dute gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko helburuarekin.

IZARREN HAUTSA, TALENTUEN ESKOLA

IZARREN HAUTSA euren musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak hobetu nahi dituzten 9 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzako eskola da.

60 pertsonentzako lekua dago eta horretarako, irailean eman behar da izena www.harrapazank.eus orrialdean. Programaren helburua gazte horien talentua hobetzea eta sormena garatzea da.

Urriko eta azaroko zapatu goizetan egingo da Begoñako, San Ignazioko eta Deustuko udaltegietan. 3 artista ezagun izango dituzte irakasle: Garazi Egiguren, María Rivero eta Itziar Ituño.

Hilabete bitan profesionalen aholkuak jaso eta euren talentua eta sormena hobetu eta perfekzionatuko dituzte 60 gazteok eta ondoren, euren lanak erakusteko aukera izango dute abenduaren 2an, Bilborock-en, Txalofest jaiaren barruan. Gainera, Izarren Hautsako partaideek bideoklipa grabatuko dute, 2018ko Harrapazank programan erakutsiko dena.

Parte-hartzea doakoa da baina lekuak mugatuak direnez gero, lehenbailehen izena ematea komeni da, Harrapazank-eko webgunean.

KLIKAZANK LEHIAKETA

Klikazank internet bidezko lehiaketa da, Bilbon bizi diren 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat. Klikazank programaren helburua euskara sare sozialetan eta Interneten erabiltzea da.

Internet bidezko lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da www.harrapazank.eus webgunean, irailean.

Urrian eta azaroan izango da. Parte-hartzaileek 4 proba egin beharko dituzte ezarritako epean eta emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte. Puntuazioak eta egin beharreko probak webgunean jartzen joango dira.

Irabazleek teknologia berriekin zerikusia duten sariak jasoko dituzte, 400 euroko guztizko balioaz abenduaren 2an, Harrapazank Txalofest jaian.

Informazio guztia webgune honetan dago: www.harrapazank.eus. Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko gurasoen baimena behar da.

SELFIE LEHIAKETA

Aurreko programa bietatik aparte, urte hasieran Harrapazank-ekin batera hasi zen selfien lehiaketarekin jarraituko dugu. Abenduaren 31ra arte selfie-ak bidal daitezke Harrapazankeko instagram kontura. “Gustukoa dut” sakatzeko aukera egongo da eta hil bakoitzean “gustukoa dut” gehien dutenek sari bat irabaziko du. Guztira hamabi betaurreko birtual banatuko dira, hilean bat. Irabazle suertatutako argazkiekin 2018ko Harrapazank egutegia egingo da.

Instagramen argazkiak eskegi eta lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek traola hau erabiliko dituzte: #Harrapazank #Dozena1selfie. Sari-banaketa abenduaren 2an, Bilborock aretoan, Harrapazank Txalofest jaian egingo da.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskara lanean

Euskara lan munduan ere erabili ahal izateko Bilboko Udalak hemen hainbat tresna jarri ditu guztien eskura.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao