Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Gazteen Harrapazank programan Bilboko 600 gaztek inguru parte hartuko dute

2017-02-09

Aurten ere, abian da gazteen Harrapazank programa. Gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko asmoarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioak) abian jarri dute gazteentzako Harrapazank programaren hamabigarren edizioa. Ekimen hau 8 eta 18 urte bitarteko bilbotar gazteentzat da eta euren gustuetara egokitutako jarduerak eta euskarazko esperientzia berriak eskaintzen zaizkie.

Harrapazanken barruan programa bi daude: DISTIRAZANK, lehen “Harrapazank Eszena” zena, era ludikoan Bilboko gazteen sormena eta talentua bultzatzeko eta lantzeko; eta PROBAZANK. Honen barruan “Sortuzank” (graffiti, Dj, sukaldaritza eta smartphonaren bidezko argazkigintza-tailerrak) eta “Bilrobot” (robotika, Popping Dance eta bideojoko-tailerrak).

Aurten Harrapazank programan askoz parte-hartzaile gehiago egongo dira; guztira, ia 600 gazte. Distirazank talentuen lehiaketan 79 taldek eta horietan 201 pertsonak parte hartuko dute. Sortuzank tailerretan 202 gaztek parte hartuko dute eta Bilroboten 180 gaztek.

DISTIRAZANK

201 gazte arituko dira talentuen Distirazank lehiaketan, 79 taldetan banatuta.

Lehiaketa kategoria bitan banatzen da:

-       Junior, 8 eta 13 urte bitarteko gazteentzat. 
Guztira 150 gazte arituko dira, 44 taldetan banatuta.
§ 29 taldek dantzarekin zerikusia duten ikuskizunak burutuko dituzte.
§ 12 taldek musika-ikuskizunak eskainiko dituzte.
§ 3 talde antzerkian arituko dira.
 
-       Senior, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.
Guztira 51 gazte arituko dira, 28 taldetan banatuta. 
§ 8 talde dantza-arlokoak.
§ 17 taldek musika-ikuskizunak eskainiko dituzte.

 

§ 2 izango dira antzerkian arituko diren taldeak.

Talde guztiek entseguak egingo dituzte, otsailaren 13tik martxoaren 3ra, Bilboko udaletegietan; eta 9 artista profesionalen laguntza izango dute. Hauxek dira irakasle arituko diren artista profesionalak: Ugaitz Alegria, Ines Bermejo, Eire Larrea, Andrea Covadonga, Urtza Zuazo, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Iratxe Urkiaga eta Koldo Olabarri.

Entseguz betetako hilabete baten ondoren, martxoaren 13tik 21era egingo dira hautaprobak Bilborock aretoan, eta kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dira. Horiek erakutsiko dituzte beren trebetasunak azken emanaldietan. Hautaprobak jendearentzat zabalik egongo dira eta 17:00etatik 20:00etara izango dira.

Finalera igarotzen ez diren parte-hartzaileek arteen eta kulturaren arloetako profesional batekin ikasten jarraitzeko aukera izango dute “SAKONTZE TAILER” batean, Begoñako Udaltegian apirilaren 6an; eta bideo bat grabatuko dute. Beste alde batetik, finalistek, apirilaren 7an, Begoñako udaltegian, MASTER CLASS bat jasoko dute azken emanaldirako zalantzak argitzeko eta beldurra kentzeko.

Emanaldiak maiatzean izango dira. Seniorren emanaldia maiatzaren 6an eta juniorren emanaldia maiatzaren 7an izango dira, biak Bilborock aretoan. Epaile artista hauek arituko dira: Xabi Hoo, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria. Aurkezlea Miren Gastañaga antzezlea izango da eta kategoria bakoitzean 500 euroko sari bi emango dira.

PROBAZANK
Tailer-multzo bi ditu: Sortuzank eta Bilrobot.
 
A)   SORTUZANK
Tailer horiek 9 eta 18 urte bitarteko gazteentzat dira. Graffiti, Dj, sukaldaritza eta smartphonaren bidezko argazkigintza-tailerrak dira.Plaza-kopurua handitu da aurten eta 202 pertsonak eman dute izena.Otsailean eta martxoan izango dira tailerrak.  
 
  • Graffiti-tailerra:
Otsailaren 10etik 17ra Euskalduna zubiaren azpian.
 
  • DJ tailerra:
Otsailaren 24an, Abandoko udaltegian; eta martxoaren 24an, Basurtuko udaltegian. 
  • Smartphone bidezko argazkigintza-tailerra:
Martxoaren 3an, Ibaiondoko udaltegian; eta martxoaren 24an, Basurtuko udaltegian.
  • Sukaldaritza-tailerra:
-       Pizza egiten ikasteko tailerra: martxoaren 3an Abandko udaltegian.
-       Pintxoak egiten ikasteko tailerra: martxoaren 10ean San Frantziskoko udaltegian.
-       Postreak egiten ikasteko tailerra: martxoaren 17an San Frantziskoko udaltegian.
-       Munduko sukaldaritza: martxoaren 31n San Frantziskoko udaltegian.
 
B)   BILROBOT
Bilborot 8 eta 12 urte bitarteko gazteentzat da. Robotika-tailerrak: “Nire lehenengo robota”; bideojokoak eta popping dantza (dantza robotikoa).   Iaz proba pilotu gisa eskaini zen ikastetxe batzuetan eta eskaera handia ikusita, aurten plaza-kopurua handitzea erabaki da. Guztira 180 plaza dira. Tailer hauek otsailetik maiatzera bitartean izango dira Ibaiondo eta Begoñako udaltegietan eta San Ignazioko Euskararen Etxean.
 
Aurten ere eskaera uste baino handiago izan da. Guztira 693 gaztek izena eman zuten baina 180 izango dira azkenean tailerretan parte hartuko dutenak.
 
Programa guztien helburua da euskararen erabilera gazteen artean sustatzea eta bertan parte hartzeko izena eman behar izan da www.harrapazank.eus webgunean, gurasoen baimenarekin. Tailerrak amaitu ondoren, maiatzaren 26an, erakusketa bat izango da Euskararen Etxean.
 
AURTEN BERRIAK
Harrapazank programaren hamahirugarren edizio honek jarraipena izango du udaren ostean.  Aurreko urteotan emanaldiak izan ziren programaren amaiera. Aurten jarraipena izango du programak udazkenean.  Hiru jarduera berri izango dira:
1-    SELFIE LEHIAKETA
Abenduaren 31ra arte selfie-ak bidal daitezke Harrapazankek Instagramen duen sare sozialera.  “Gustukoa dut” sakatzeko aukera egongo da eta hil bakoitzean “gustukoa dut” gehien duenak sari bat irabaziko du. Guztira hamabi betaurreko birtual banatuko dira, hilean bat.  Irabazle suertatutako argazkiez 2018ko Harrapazank egutegia egingo da.
 
Instagramen argazkiak eskegi eta lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek hastad-ean hauxe jarri beharko dute: #Harrapazank #Dozena1selfie. Sari-banaketa abenduaren 2an, Bilborock aretoan, Harrapazank Txalofest jaian.
 
2-    IZARREN HAUTSA AKADEMIA
Distirazank udazkenean ere izango da. 9 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrek aukera izango dute akademia horretan parte hartzeko; hain zuzen, euren musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak hobetzeko. Urrian eta azaroan izango da Izarren Hautsa Akademia. Bilboko udaltegi batzuetan izango da.  60 gaztek parte hartu ahalko dute eta saioak eskaini abenduaren 2an, Bilborocken, Harrapazank Txalofest jaian. Bideoklip bat ere grabatu ahalko dute eta bideoklip hori Txalofest jaian erakutsiko da.
 
3-    KLIKAZANK LEHIAKETA
Hirugarren nobedadea aurten Internet bidezko “Klikazank” lehiaketa izango da.  Euskara sare sozialetan eta Interneten erabiltzea izango da programa honen helburua. 
 
Urrian eta azaroan izango da. Parte-hartzaileek 4 proba egin beharko dituzte ezarritako epean eta emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte. Gazteek 12 urtetik gorakoak izan behako dute.  Parte-hartzaileen artean zozketa bat egingo da eta abenduaren 2an Harrapazank Txalofest jaian teknologia berriekin zerikusia duen sari bat irabazteko aukera izango dute. Saria, adibidez, tablet bat izan daiteke. 
 

Informazio guztia webgune honetan dago: www.harrapazank.eus. Edozein modalitatetan parte-hartzeko gurasoen baimena behar da.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Berbalaguna

Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da, eta bide batez Bilboko euskaldunak harremanetan jartzeko helburuarekin martxan jarritakoa.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao