Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Ikusi eta ikasi

Ikusi eta Ikasi aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da, Bilboko haurrei euskaraz jostatzeko aukera eskaintzea helburu duena.

Eskaintza gustagarria izan dadin, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak… Kasu guztietan, berebiziko garrantzia eman zaie gizabidearekin eta aukera berdintasunarekin zerikusia duten baloreei.

Hartzaileak: 4 eta 8 urte tarteko umeak.

Data: Urtarrila-apirila.

 

 

Lekua:

  • Begoñako udaltegia: Club Deportivoren Zirko Amateurren kalea, 2.
  • Basurtuko Udaltegia: Zankoeta kalea 1
  • Deustuko Bidarte udaltegia: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42.
  • Castañoseko udaltegia: Castaños, 11
  • Errekaldeko udaltegia: Altube zeharkalea, 6
  • Abandoko udaltegia: Elkano 20-22
  • Santutxuko udaltegia: Remigio Gandasegi Monseñorearen kalea, 6
  • Zorrotzako udaltegia: Clara Campoamor, 1
  • Olabeagako udaltegia: San Nikolas de Olabeaga kalea, 33
  • Ibaialdeko liburutegia: Ibaialde, 3
  • Epalza Alargunaren ikastetxea: Tiboli kalea, 5
  • Iruarteta Ikastetxea: Juan de Garay 51
  • Zamakola- Juan Delmas ikastetxea: Zamakola kalea, 174
  • Karmen Aretoa: Indautxu plaza z/g
  • Atxuriko auzoetxea: Enkamazioa, 29

Informazio osagarria:

Ikusi eta Ikasi Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen dituena.

Helburua euskaraz aritzera animatzea da.

Zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.

Ikuskizunez gain, zenbait tailer antolatzen dira guraso eta neska mutikoentzat familia osoaren parte hartzea bultzatzeko.

Ikuskizun eta tailer guztiak dohainik dira. Tailerretan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. Izen emate epea eta lekua liburuxkan agertzen dira.

Albisteak

albiste gehiago

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Gabriel Aresti ipuin lehiaketa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti ipuin lehiaketa antolatzen du urtero. Sarietan 12.000 euro inguru banatzen ditu. Sail bakoitzean (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan) lehen saria eta accesita izan ohi dira.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao