Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Mintzakide

Ekimen honek euskara ohiko hizkuntza dutenekin eta euskara maila eta jariotasuna hobetu nahi duten pertsonekin bikoteak osatuko ditu. Bikotekideek gutxienez 10 astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute.

Ekimenak euskararen erabilera sustatzea eta indartzea du helburu. Horretarako, bikoteak pertsona bakoitzaren ordutegia, zaletasunak eta interesak kontuan hartuta osatuko dira. Hortaz, programan parte hartu nahi dutenek galdera batzuei erantzun behar izango diete izen-emateko inprimakietan.

Era berean, programak pertsona elebidunei edo euskara maila altua dutenei aukera emango die euren borondatez euskara erabili nahi duten beste pertsona batzuei laguntzeko. Gainera, bikoteei aisialdian euskaraz gozatzeko parada emango die. Bestalde, euskaraz mintzatu eta maila hobetu nahi dutenak eremu akademikotik kanpo euskaraz aritu ahal izango dira, naturaltasunez eta hizkuntzarekin gozatuz.

Epea:

Programan izena eman nahi dutenek izen-emateko inprimakiak jaso ditzakete Ulibarri Euskaltegian (Gardoki kalea, 3. 94 416 24 72 telefonoa) edo www.ulibarri.org web orrian.

Informazio osagarria:

Hamar astean zehar bikotekideek eskuragarri izango dituzte blog bat eta foro bat, programa berritzaile honen nondik norakoak beste parte hartzaileekin trukatzeko.

Izen-emateko inprimakiak deskargatu (Pdf - 614 KB)

Ekilore bloga

Albisteak

albiste gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Labayru Hiztegiak mugikorrean

Labayru Fundazioak hiztegia.labayru.eus aurkeztu zuen; euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dute. Aplikazinoa telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao