Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Nahi dudalako!

Azalpena:

Gero eta haur eta gazte gehiagok ikasten dute euskarazko ereduetan, D eta B ereduetan. Ikas-prozesu osoa euskaraz egin ondoren, batxilergoa edo lanbide heziketa egiten hastean ez dute euskarazko ereduan ikasten jarraitzen. Euskara Sailak eta ALKARBIDE bilguneak (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak) bultzatutako kanpaina honen helburua da gazteak animatzea batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ereduan ikasi dezaten; horretarako, beraien bizitokitik hurbil dituzten eskaintzen berri ematen zaie, lagungarri izango zaielakoan.

Gazteei etxera bidaltzen zaien foiletoan www.nahidudalako.com web orrian sartzeko gonbita egiten zaie. Horri horretan Bizkaiko 6 eskualdeetako ikastetxeetan egin daitezkeen ikasketak, ikastetxeen datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa) eta horietara heltzeko erabili daitekeen garraio publikoaren (Bizkaibus, Euskotren, Metro, Renfe, Feve) gaineko informazio guztia bildu da.

Hartzaileak:

DBHko 4. maila amaitzen dauden gazteak.

Data:

Ikasturte amaiera baino lehen

Informazio osagarria:

Nahi dudalako! egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

Albisteak

albiste gehiago

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Euskal deklinabidea lantzeko aplikazioa eskura

Aplikazio honek euskal deklinabideko kasu guztiak eskaintzen ditu, hutsuneak dituzten esaldien bidez, erabiltzaileak dagokion kasu-marka jar dezan. Deklinabideapp aplikazioa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone sakeleko telefonoetan doan lor daiteke eta www.deklinabideapp.net orrialdean bertsio bakoitzeko estekak aurkituko ditugu.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao