Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa

Azalpena: Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da.

Hartzaileak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteak

Data: urtarrila

Oinarriak: XXVIII. edizioko foiletoa (2017. urtea) (PDF)

Informazio osagarria:

  • Nor izan zen Rafael Mikoleta? (Bilbao, 1611-?) Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen, bai eta apaiza eta elizako kabildoko priorea ere. Modo breve de aprender la lengua Vizcayna gramatika liburua idatzi zuen 1653an, baina ez zen argitaratu 1881era arte. Gaur egun gramatika hori Londresen dago, British Museumean. Rafael Mikoletaren gramatika euskal gramatika lantzeko egindako lehenengo saioetarikoa izan zen, eta aipagarriena da Bilboko hizkeran idatzita dagoela.
  • Lehiaketa hau 1989an egin zen lehen aldiz.
  • Udazkenean informazio foiletoa banatzen da ikastetxeetan, barrutietako udaltegietan eta udal liburutegietan.
  • Sari banaketa ekitaldia ikasturtea amaitu baino lehen izaten da Udaletxeko Arabiar Aretoan.
  • Urtero-urtero 1000 ipuin inguru aurkezten dira.
  • Edizio bakoitzean irabazleen eta, epaimahaiaren ustez, argitaragarriak diren ipuinak argitaratu eta parte hartzaileen eta ikastetxeen artean banatzen dira.

Argitalpenak:

 

Albisteak

albiste gehiago

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Iragarkiak

Koloniak, turbinak, abereentzako jakiak, galdarak, pinturak, konketak, ehunak... Merkatari euskaldunek denetarik iragartzen zuten. Iturria: Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka.

Bilbao