Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioa

2010-01-18

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa

Bilboko Udaleko Euskara Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Sailean.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute.

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 700-800 idazlan inguru aurkezten dira.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Itzulpen zerbitzuak

Egunen batean itzulpen zerbitzuren bat behar izan ezkero eta ez baldin badakizu nora jo, oro erraza duzu Bilbo inguruan itzulpen zerbitzua eskaintzen duten enpresen berri jakitea. Izan ere, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren webgunean itzulpen zerbitzuei eskainitako atal berezi bat dago.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao