Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa

2016-11-28

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute. (ikusi triptikoa)

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 950 idazlan inguru aurkezten dira.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Biribilko

Bilboko Udaleko Euskara Sailak 2005 urtean ekin zion modu sistematiko batez hiriko merkataritza sektorean euskara normaltzeko ahaleginari. Horretarako Biribilko merkatari elkartea sortu zuen.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao