Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVIII. edizioa

2015-11-09

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXVIII. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute. (ikusi triptikoa)

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 950 idazlan inguru aurkezten dira.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Bilbo Zaharra Forum

Bilbo Zaharra Euskaltegiak 2001. urtetik Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur egungo idazle ezagunenek hartzen dute parte, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea egiten diete.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao